
Atzo arratsaldin sartu zan herrire ITOITZ txalupi (Kazeru) ixe hillebete etxetik kanpun egon eta gero, 1.400 kg hegaluze ekarritxu neberan, 7 tiña handiko 4 ertañe ta txiki bat. Prezixo aldetik handixak 8,74 tik 7,99 junde, ertañe 4,93 tik 4,12 re eta txikixe 2,15 in. 6,30 eko medixi ata dau.

Beste alde batetik lonja barrixin nobedadi euki dou iñoix ez douena ezautu Ondarruko portun, Iparraldin erroldatako txalupi (BAIONAku) ikusi dou ATTALAYA BERRIA. 500 kaja antxoa (80 granoku) porturatutxu nahiz eta prezixuk eztotzan asko lagundu, 0,70 ingurun ordaindutzelako. Ia bidi ikasten daben eta hamendik gexaua ikusten douen.
