UNANUE udal musika eskolako ikaslik etxen daben lanan fruituk diz NEGUKO ENTZUNALDIxetan eskeiniko doskuzen doiñuk. Musiki gustoku badozue hor dakazue aukera paregabi eurak entzuteko. Gogoratu egunak, urtarrillak 24 tik otsaillan 11 arte.

UNANUE udal musika eskolako ikaslik etxen daben lanan fruituk diz NEGUKO ENTZUNALDIxetan eskeiniko doskuzen doiñuk. Musiki gustoku badozue hor dakazue aukera paregabi eurak entzuteko. Gogoratu egunak, urtarrillak 24 tik otsaillan 11 arte.


Gaur eguerdixan kalekutzeko eskillaretan egon diz PRESO ta IHESLAXAN aldeko lagunak ELKARTASUN otzara eder bat zozketaten, helburu, eurai laguntza ekonomiku lortzi. Zozketa honetako zenbaki irabazli eta ordezku honek ixan diz:


Aurten be, ETXELILA ARINGAINGAN!
2022ko martxoan 6an ixango da aurten Lilatoi, presentziala, segurtasun neurri guztixak betez.
Azken urtitan latxeik, aurten be Etxelilan Aringaingan taldi osatuko dou, lasterketako ixen emoti Etxelilan bertan eginaz.
IXENA EMOTEKO EPI:
Urtarrilan 27tik otsailan 3re
Martitzenetik baixakure, 16:30 – 20:30
Etxelilan ixena emoteko epi otsailan 3an amatxuko da. Egun horretatik aurrea, bakotxak bere kabuz ixena emoteko aukeri eukiko dau http://www.lilaton.es webgunin bidez. Kasu horretan, ez da kamiseta Etxelilan jasotzeko aukeraik eongo.
INSKRIPZIÑOI 12€ (Lasterketa + kamiseta)
AUTOBUSE EONGO DA! (+5€)
2023 IBILALDIA Ondarrun engo da ta hori dala ta lelun bille dabiz.Animaten zaz proposamenen bat etxea? Baiezku bada erantzune, bixaldu: ibilaldia23@zubizahar.eus korreo elektronikure urtarrillan 28 baño lehen.

Otsaileako kontzerto polit bat antolatuzku Portuko Ranpako lokalin, PASADENA eta Habi taldikin. Berta juteko sarrerak, Zurrumurru liburu dendan eta Noya tabernan eukikozue saltzen 8 euron trukin.
PASADENA taldi ez dozuenok ezautzen, azpixan entzungo dozue eurak etxen daben abesti bat. Merezi dabe entzuti!

22. KORRIKAn ibilbidi ezagutzea emon dau gaur AEKk. Ondarrure Apirilan 7 xan allako da (eguena), gabeko 22:39 tan. Berritxu aldetik etorriko da eta Mutriku alderutz jungo da gure herritxik pasa ondoren. Gogoratu 22. KORRIKA Martxoan 31 tik Apirilak 10 ea bittartin eingo dala ta Amurrixon hasi ta Donostin amatxuko dala (2.180 kilometro ein ondoren). Hasi preparaten, badator eta!

GURE ESKUk zabaldutako Tripontzian sari nagusixe 21443 zenbakixan ‘Behe Nafarroa’ seriei tokatu gako; Galdakaon (Bizkaia) saldu de. Bigarren zenbaki saridune 14148 da, eta Arrasaten (Gipuzkoa)*saldu de.
Zoixonak irabazliai!
Tripontziaz, batzuk saridun eta danok irabazle!

Zapatuko manifin ostin gaur Alamedan batu diz osteabe herriko PENTSIONISTAK. Gaur 163 lagun ixan diz bertan egon dizenak pankarta atzin 20 minutuz , bittartin zapatun ein zin mobilizaziñoin inguruko baloraziñoi eindabe. Datorren astelehenin be han eongo dizela baieztatu dabe, JO ta KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko enkarteladi.

Ondarruko Udalan kirol sailak, herritarrengan aire libreko kirola bultzateko helburuaz, duela urte batzuk egin latxeik, mendixan erronki ipiniko dau martxan. Zer ein birdan bertan parte hartzeko? Oso erreza da, Jun edonungo mendire eta ata argazkixe. Gero bixaldu komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikure eta listo. Hillero zozketa bat eingo dabe argazkiak bixaltzen dabenan artin! Gozatu mendixaz eta bide batez erun oparixe!

Gaur eguerdixan kalea urten dou, pentsiodunen mugimenduk deitxute, pentsio sistema propio baten defentsan. Mobilizaziñoi jendetsuk eindiz Hego Euskal Herriko hiriburutan eta herri handi desberdiñetan. Mezu argixak bixaldu douz: PENTSIO ERREFORMIA EZ! PENTSIO PUBLIKUK ETA DUINAK! eta 1080 EURO GITXIENEZ!
Hamen Ondarrun ein douen mobilizaziñoin irudixak. Antolatzallin arabera 375 lagunek hartu dou parte Zaldupetik Alameda ein douen ibilbidin.






Gaurko mobilizaziñoiaz ezta ixe amaitzen, bide bat eindou eta aurrea jarraitzeko indarra erakutsi dou. Astelehenin osteabe Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan, gaurko helburu bardiñaz. JO TA KE LORTU ARTE!