Zer da gertaten UKRAINAn? Telebistak saltzen doskune egi osu de? Badakixue DONBÁSS nun dan? Galdera horrei eta beste batzuei erantzuteko TXENTE REKONDOk (nazioarteko gaxetan aditu) hitzaldixe eskeiñiko dau Martxoak 14 (astelehena) kofrai Zaharrin arratsaldeko 7retan.
Ondarruko SORTU eta ERNAIk antolatu dabe ekimen hau.
Martxoak 1 kosteri zabalduaz batea alla da herrire itxosuk emoten daben altxorrik handixenetako bat, ANTXOI. Gaur Ondarruko portun itxuri aldatute ikusirou goxin goxatik, Getaxako txalopak, hondarrabikuk, orixotarrak, galleguk, danak urten dabe antxoa nahire. Kosta guztin zabaldute ibili diz txalopak arrañe topa nahixan ta halako baten arrañe Santoña aldin agertu de (handik etorri diz txalopak hamentzirke arrañe saltzea), tamaño aldetik 50/60 ale inguruku (gozu jateko), Antxoi ez da ixan porturatu dan arrain bakarra, bertan ikusirouz sardiñak, bogak, txitxarrilluk… Daneta 20 txalupak ata dabe arrañe herrixan eta 12.000 kaxa deskargatxue danan artin (arrain mota guztik kontutan hartute).
Elkarretaratze berezixe ospatu dabe gaur eguerdixan ALAMEDAko PENTSIONISTAK. On dala 4 urte hasi zin batzen Alamedan herriko edadekuk pankarta atzin. Gaur 215 lagun batu diz bertan, aurrezku eitze, bertsuk botatxue eta etxetxuen 20 minutuko egonaldi guzti abesten pasa dabe. Datorren astelehenin be han eongo eidi esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Atzo goxetik hasi eta eguerdirarte egon zin kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUN zozketako boletuk saltzen, irabazlik otzara eder bat etxeratzeko. Zer helburuaz? kartzelan eta ihesin dazen herrikidiai laguntza ekonomiku lortzeko. Azpixan agertzen dan zenbakixe daukenai, Zoixonak!