Haur sahararrak udan hartzeko Oporrak Bakean programi martxan!

Pandimixi dala eta bi urteko etenaldixan ostin, martxan da OPORRAK BAKEAN egitasmu Euskal Herri mailan. Ekimen honei esker errefuxiatun kanpamentutan bixi dizen ume saharrarrak Euskal Herrixan uda hobe bat pasateko aukeri eukitxen dabe.

Ondarrun Yaalah elkartik koordinata eta Udalan laguntziaz familixa barrixak lotzeko kanpañi hasi dabe.

Informaziñoi errezteko ekimen bi antolatu dotxuez. Batetik, harrera familixak ixan dizenakin solasaldixe eta alamedan ipiniko daben informaziñoi guni.

Informaziñoi nahi ixan ezkeo elkartiaz harremanetan jarteko aukeri da eta eskuorri honetan agertzen diz datu guztik.

Martxoak 19 (zapatu) BIDAIDE antzezlana Zubi-Zahar herri ikastolan

Udalbiltzan “Geureik Sortuak” proiektun parte hartu dau Ondarruko udalak eta bide horretatik dator herrire Metrokoadroka sormen laborategixan “BIDAIDE” antzezlana.

Antzezlana 14 urtetik gorakuntzako ixango da. Sarrerak zozketa bidez ahalko diz lortu eta horretako Turismo bulegun emon bidiz ixenak hillan 12-13 edo 15 in. Martxoak 16 xin jakiñaraziko dabe irabazlin ixenak. Zubi-Zahar herri ikastolako aretun ixango da emanaldixe eta arratsaldeko 7:45 etatik aurrea iraiko diz atik berta sartzeko. Gozatu antzerkixaz!

KARMELE IBARLOZA LAKAk agur esazku!

Gaur junde gure artetik KARMELE BIZKAIA 91 urte eukazela, egun berezixin jun be eindde, Emakumin nazioarteko egunin. Gauza asko esango genduke beratxik, emakume konprometitu arlo askotan, Preso ta iheslaxan aldeko mobilizaziñoi guztixetan lelengoko lerrun bardin zan Frantzia aldeko kartzeletako martxetan edo Espainiakutan, herriko mobilizaziñoitxan, kultura arluko mugimendutan Kresalan, Artelanen, karrozak antolatzen… hezkuntza mundun, Zubi Zahar herri ikastolin sorreran, politika mallan, Ezker abertzaleko lan talditan lanin, herri mugimendutan, herri harresixin, gure esku dagon esko bat botaten….beti prest biharreako. Sasoi baten (edadekuk akordako diz) herriko argazki atatzalli, zemat argazki ata daben Karmelek, herriko gertaera guztixetan kamari soñin, ederra artxibu laga dau. Guk, beran onarpenaz ikusteko aukeri euki gendun eta kopixak ataten lagazkun. Ez zatxuau ahaztuko KARMELE! Urri ziñan, dana emoteko prest beti! Betirarte!

MARTXOAK 8 Ondarrun!

EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNE 2022 ospatukou herrixan Ondarruko mugimendu feministik antolatute. MOREZ jantzi balkoi ( amantalakin, soñekukin, izarakin, toallakin…) egun guztin tzir, ta arratsaldin Alamedan batuko gaz arratsaldeko 5 etatik 7 rak bittartin ( perkusiñoi tallerrak, umin guni, txokolatadi, txapan banaketi..), eta amaitzeko konzentraziñoin batuko gaz bertan. Gu han eongo gaz, ta zu?