PIRIONETAKO BIDI martxan ipini de Ondarrun!

Herrixan aurkeztu ben eguenin PIRINEOTAKO BIDI. Euskaldunok eta Katalanak uztailak 2 xan 300 mendixeta altzako gaz eta tontorrak argiztatukouz. Ondarruko Gure Eskukuk proiekto honen zehaztasunak argitxu zitxuezen bertan eta hamendik aurreako urratsan barri jungo dizela emoten egune hurreatu ahala. Listo gero mendirako!

Bideo honeaz aurkeztu dabe ekimena, ikusi eta entzun!

Martxoak 20 (domeki) MERKATU TXIKIA Alamedan

Ezta lelengoko bidar esaten douena, Denda txikixak behar beharrezkuk dizela herrixan ta bultzatu birdouzela. Gurelakoxe herri txikixetan eguneroko bixitxi dendetan da, hurbiltasune-danok herrittarrak gazelako, konfixantzi-hurrengo egunin be jungo gazelako ta saltzen doskune kalidadeku dalako… Domekan dakau aukera barri bat eurai alkartasune erakusteko. Alamedan eongo diz euran eskeintzak erakusten goxeko 10 etatik arratsaldeko 3 reta. Emon buelti eta erosi hurrekuai!

Ukrainan inguruko hitzaldixe ikusteko aukeri

Astelehenin kofraxe bete zan Ukraniko gatazkin ingurun Txente Rekondok emon ban hitzaldixan. Telebistak kontaten ez dozkun klabik konpartiu ban bertaratu zinakin.

Hitzaldixe Facebooketik zuzenin emitiu gendun eta aukeri da sarin ikusteko:

https://fb.watch/bLoEHwvDxD/

Txentek hitzaldixan ixenta ban informaziñoi iturrixak eta bibliografixak deskargateko aukeri da hamen loturan.

https://tori.eus/link/TmpFek1qY3dOams9OjpoYXNoOjowLjE3OTUyNjAwIDE2NDczNDE4MDY-/

Martxoak 17 (eguena) PIRINEOtako BIDIn aurkezpena Kofrai Zaharrin!

EGUNE: martxoak 17 (eguena)
ORDU: Arratsaldeko 6ak
LEKU: Kofradi Zaharrin

2022ko uztailan 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko dou Pirinio osun tzir. Farol berezixak eta linternak baliatuz, argilerro bat osatuko dou Higer lurmuturretik Creusea, Atlantikotik Mediterraneure. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrixan autodeterminazio eskubidi aldarrikatuko dou.  

Pirinioetako Bidi argiztatuz, nazioarteko komunitatin arreta geureganatuko dou herrion autodeterminazio eskubidin alde.  

Erronka kolektibo bat, herri gogoa berpizteko!  

Ondarruko PENTSIONISTAK jo ta ke!

Gaur eguerdixan batu diz beste behin Ondarruko pentsionistak Alamedan. Gaur 174 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, tartin alkati eta zinegotzi bat. Argazkixan ikusten dan latxeik esku orrixan bittartez, kanta be eindabe. Datorren astelehenin be han eongo eidi, Jo ta ke LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe.

Zer da pasaten Ukrainan? Hitzaldixe gaur arratsaldin Kofrai Zaharrin

Ukraniko egoeri hobeto ulertzeko Txente Rekondo nazioarteko analistiaz hitzaldixe antolatu dabe Sortu eta Ernai taldik.

Hitzaldire etorteko aukeraik ez badakazu, zuzenin ikusteko aukeri egongo da TURRUNEko Facebooketik.

Zer da pasaten Ukrainan? Nundik dator gatazka hau?…

🌍🌍🌍🌍🌍🌍

Txente Rekondo nazioarteko analistiaz hitzaldixe.

🗓️Martxoak 14, astelehena
🕖19:00etan
📍Kofrai Zaharreko 2. solairun

Ukraina eta Errusiako gatazki sakonaua ezautzeko eta telebistak esaten doskunetik harutza hausnartzeko aukera ezin hobi!

Hitzaldire ezin bazaz etorri, TURRUNEko Facebooketik zuzenin jarraitzeko aukeri egongo da: https://www.facebook.com/TurruneOndarroa/

Martxoak 20 (domeki) KEROBIA taldi eukikou Beikozinin!

Zuzenin gozateko aukeri eukikou Beikozinin martxoan 20an arratsaldeko 20:0etan. HILAK. Album honeaz bueltan dator KEROBIA. Zortzi abestin bidez taldik etorkizun baten bille lurretik urten ben misioetako tripulatzailin istorixi kontaten dau. Kerobia estiloko lana ehuneko ehunin, inor axolagabe utzi nahi ez dabena, letran gordintasunagatik edo samurtasunagatik dala ta, beran musikin soinu urratzaili edo harmonikoengatik dala ta. Disko bat, edozein plataformatako serie bat ixan daitekena.

Martxoak 14 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin, EL HIELO Y LAS REGIONES POLARES ANTE EL CAMBIO CLIMATICO

Datorren astelehenin Beikozinin beste hitzaldi interesgarri bat eukikou JERONIMO LOPEZ MARTINEZ geologun ahotik. Gaxe, aldaketa klimatikun eragiñak izoztutako inguruetan. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala eta bertaratu ezin bazaze beste aukera bat dakazuela youtuben bittartez ikusteko. Beti lez, gogoratu antolatzalli Zientziaren giltzak elkarti dala.