RADIXU irratixak 31 urte handi beteten dotxu, ZOIXONAK!

31. urti beteten dau RADIXU irratixak eta hori ospatzeko 48 ordu zuzenin eongo diz ongoxe asteburun. Egitarau zabal bat lotu dabe, azpixan dakazue egun eta ordutegixak. Baixakun 22:00etan hasi eta domeka 22:00ak arte, etenik baik RADIXU irratiatik zuzen zuzenin. Lengo eta gaurko irratsaiuk hartuko dabe parte eta nobedade morun, Markinako EUP! Irrati libreko launak be etorriko di!!!

*Guk gure aldetik asteburo horrei geure ekarpena engotzau, Zapatu goxeko 9 etatik eguerdiko 12 xeta UXOLA irratsaiu eingo dou. Hasteko, zuzenin elkarrizketatukou herriko alkati eta alkateordi eta eurak kontakozku udaleko barrixak. 11 ak aldin AURRERA K.E. eta AURRERA M.T. lehendakaxai, MIKEL SANTISO eta FEDE ARANTZAMENDIai zuzeneko elkarrizketak eingotzau. Entzuti merezi dabelako, ipini RADIXU irratia 105.5 FM edo radixu.info