Pandimixi dala eta bi urteko etenaldixan ostin, martxan da OPORRAK BAKEAN egitasmu Euskal Herri mailan. Ekimen honei esker errefuxiatun kanpamentutan bixi dizen ume saharrarrak Euskal Herrixan uda hobe bat pasateko aukeri eukitxen dabe.
Ondarrun Yaalah elkartik koordinata eta Udalan laguntziaz familixa barrixak lotzeko kanpañi hasi dabe.

Informaziñoi errezteko ekimen bi antolatu dotxuez. Batetik, harrera familixak ixan dizenakin solasaldixe eta alamedan ipiniko daben informaziñoi guni.

Informaziñoi nahi ixan ezkeo elkartiaz harremanetan jarteko aukeri da eta eskuorri honetan agertzen diz datu guztik.
