KARMELE IBARLOZA LAKAk agur esazku!

Gaur junde gure artetik KARMELE BIZKAIA 91 urte eukazela, egun berezixin jun be eindde, Emakumin nazioarteko egunin. Gauza asko esango genduke beratxik, emakume konprometitu arlo askotan, Preso ta iheslaxan aldeko mobilizaziñoi guztixetan lelengoko lerrun bardin zan Frantzia aldeko kartzeletako martxetan edo Espainiakutan, herriko mobilizaziñoitxan, kultura arluko mugimendutan Kresalan, Artelanen, karrozak antolatzen… hezkuntza mundun, Zubi Zahar herri ikastolin sorreran, politika mallan, Ezker abertzaleko lan talditan lanin, herri mugimendutan, herri harresixin, gure esku dagon esko bat botaten….beti prest biharreako. Sasoi baten (edadekuk akordako diz) herriko argazki atatzalli, zemat argazki ata daben Karmelek, herriko gertaera guztixetan kamari soñin, ederra artxibu laga dau. Guk, beran onarpenaz ikusteko aukeri euki gendun eta kopixak ataten lagazkun. Ez zatxuau ahaztuko KARMELE! Urri ziñan, dana emoteko prest beti! Betirarte!