Uncategorized
Apirilak 22 (eguaztena) udaleku ibiltarixai buruzko batzarra
Hamen dator antxoi
Berdela badu eta hamen dator urtero lez gure uretako zidarrezko altxorra, antxoi. Aurreko astitan hasi zan sartzen gure portun, bañe neurri txikiku ixan danetik ez dau herrixan geldialdirik ein. Astin sartu dana, barriz, tamañoku ixan eran (40 ale inguruku), herrixan ingurun dazen fabrikak lanez betetxuz. Eta behian ikusten dana da saldu dan tamaño handixena (27 ale/kg) eta 6,46 euro/kg-tan saldu de.

Apirilak 6 (astelehena) Zigortzaileak pelikuli etb1en
Astelehenin, gabeko 21:00xetan Arantza Ibarra ondarrutarran Zigortzaileak pelikuli botako dabe etb1en. Ikusi baik badakazue, ez galdu aukeri!
Ondarruko gaztik, mendi martxan
Martxoak 27 (baixaku) banda kontzertu Kofrai Zaharrin
Badator GAZTE MARTXI! Gu baguz, bazatoz?
Otsailak 25tik aurrea zabalduko dabe 2015ko BERDELAn kosteri
Egueldixak ez lagundu arren, bixartik aurrea bajurako txalopak berdela ahalko dabe ekarri. Beti esan ixan dou horrek erabakixak berton eta bertokuk hartu biko leukiela, bañe hori ez da holaik. Gure herrittik aparte eta askotan itsosuaz loturaik ez dauken pertsonak hartzen dabe horrek erabakixak.
Urte ona ixango dan esperantziaz (bai kopuru aldetik, bai balixo aldetik) mariñelak hurrengo egunetan urtengo dabe itsosa. Hamen ixezko portuko irudi bat.

Eta JUAN BIDEGAINek berdelan amuko arrantziatxik einddako bideo txiki bat.
Txirrimorraskin gonbidapena, Zarautzea juteko
Txirrimorraskik gonbidapena bixaldusku, datorren zapatun Zarautzea juteko. Zeta Zarautzea? Ba Jolasaz Hezi Kalea Bizi jaialdire. Euskal Herrixan aisialdixe lantzen daben taldin jaire. Egun ederra pasateko aukeri dakazue, eta bide batez Txirrimorraski lakoxe taldik laguntzeko aukeri be bai.
Jaialdire juteko autobusan tikik Zurrumurrun eongori saltzen hillan 17rarte (autobusak 10.30etan urtengo dau Ondarrutik eta 7etan buelta Zarautzetik), jaialdiko bazkaiko tikik erosteko aukeri be eongora Zurrumurrun (13 urte arte 6 eurotan da, bestik 12 eurotan).
Anima eta… Gora Txirrimorraski!









