Nahizu gure albistik emailin jaso?

Aukera barri bat zabaldu dou turrunin. Nahi bazue, emailin jasoko dozuez gure albistik, argitaratzen douzen momentun.

Horretako, ezkerreta dan lauki zurixin zeuen email helbidi idatzi bir dozue, eta gero “bihurtu jarraitzaili” botoiai emon. Email nat jasokozue, konfirmateko eskatzen.

Eskerrik asko geure jarraitzailik ixatearren!

Eta gogoratu, zeuek be ahal dozuezela gauzak bixaldu turrunea, otzara@hotmail.com helbidi erabilitxe.

Faxistak eta razistak, Ondarrutik kanpoa!

image

Honetxek kartelak eta pegatinak agertu diz Ondarrun. Eta ezta lehenengoko aldixe.

Ondarrun leko desberdinetako jente asko bixi gaz, problema baik. Gure guraso asko kanputik etorritxakuk diz, Andaluzitxik, Galizitxik, Senegaletik… Geu be askotan jun bir ixan gaz kanpoa biharrea, arrantza… Ondarrun eskozabalik hartzen douz kanpotik datozenak, geu be askotan eskozabalik hartu gatxuelako munduko beste leko batzutan. Ondarru herri euskaldune, iraixe eta solidaxu de.

Baine badaz batzuk eztouzenak ondo hartzen herrixan. Razismu eta gorrotu zabaltzea datozenak, horrek ez douz nahi Ondarrun. Faxistak eta razistak Ondarrutik kanpoa!

Herritxarrai eskatzetzuau halako pegatina eta kartelak ikusten bazuez, kentzeko.

image

Ondarrutarrok irabazi dou!

Atzo EH Bilduk irabazi zitxun hauteskundik Ondarrun. Horrek nahi dau esan herritxar danok irabazi douela, gaurtik aurrea be udaletxeko atik zabalik egongo dizelako, eta danok parte hartu ahal ixango douelako herriko arduretan.

Baine egixe da atzo jente asko etxin geatu zala, eta ez bala bozkatu. Bakotxak beran arrazoi eukiko ban, eta hori erabakixe errespeta ein bir de.

Atzo bozkatu ala ez bozkatu, gaurtik aurrea etxin geatzik eztau balixo. Herrixan gauza asko daz etxeko, eta danok ein bir dou biharra. Inor ezta sobran. Udaleko batzorditan parte hartute, herriko talditan inplikata, herrixan gauzak antolatzen lagundute…

Atzea be esango dou: etxin geatzik eztau balixo!

Urten kalea eta lagundu Ondarru bixi eta solidaxo bat sortzen!

2015eko udal hauteskunditako emaitzak Ondarrun

UDAL HAUTESKUNDEAK 2015 -ONDARROA

EHBILDU PNV PP PSOE
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 248 131  – 5
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 143  102  2 9
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
257 200 19 4
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
 250 252 27 2
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 149 135  6  9
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 276 195 11 3
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 139 117 7 4
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 193 197  13  11
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 316 160 10 9
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 235 127 8 10
Guztira  2206  1616  103  66

Ondarrutar bat atxilotu dabe guardia zibilak

txioEstatu espainolin aurrea erun daben “araña 3” operaziñoin barrun hainbat euskal herritxar atxilotu dotxuez. Tartin Ainhoa Zarraga ondarrutarra. Gaur (maiatzak 19 martitzena) iluntzin atxilotu dabe Guardia Zibilak eta La salveko kuartelea erun dabe. Bertan deklaraziñoi hartu ostin libre laga dabe. Interneteko sare sozialetan terrorismu goraipatu dabela esanda atxilotu dabe.

Adierazpen askatasunan kontrako beste eraso bat. Polizixa españolantzako adierazpen askatasunak bakarrik balixo dau españoltasunan bozeramalintzako, finantzari lapurrantzako eta ultra eskumin ixenin heriotza-mehatxuk botaten dabenantzako.
Adierazpen askatasunari erasorik ez!