Uncategorized
Ondarrutarrak Bartzelonan, Diadi ospatzen
Visca Catalunya lliure!
Gaur Catalunyako egun nazionala da eta ondarrutarrok elkartasune adierazi dotzau katalanai beste behin.
Udalak bandera katalana ipini dau, eta herriko etxe batzutan be agertu diz Esteladak. Hamen Kamiñaldeko argazki bat.
Eta hau Itsas Aurre pareku.
Badakiau ondarrutar batzuk Bartzelonan dazela atsaldeko manifestazinoin parte hartzeko, eta gero erakutsiko dotzuauz argazkixak.
Ta Kofrai zarra be apaindu ein de gaurko eguneako:
Berotasunin, buru be ibili.
Ondo pasa andramaxetan!
Listo, gainin dakauz 2015eko andramaixak. Ondo pasa Ondarruko jaixetan!
Hamen dakazue egitarau: http://www.ondarroa.eu/es-ES/Eventos/Documents/Andra%20Mari%20jaiak.pdf
Eta gogoratu jaxetan be ezezku ezezku dala! Ganoraz liga, eta eraso sexistak salatu!
25 XULIO, DIA DA PATRIA GALEGA

Gaur uztailak 25 da eta gaurko egunez GALLEGUk euran egun nazionala ospatzen dabe (gure ABERRI EGUNE). Ondarrutar asko diz galleguk sortzez, herrixan dazen abizen muntuai beatzi baño ez da, eta iristen gasku egun hau eurakin batea ospatu beharra dakauela bat etxen douelako euran herri ixateko nahixaz.
Iperkaleko balkoi baten gaur isei daben ikurre
Badatoz 2015eko Markina-Xemeingo jaxak
Udi aurrea du eta on Markinako jaxan txandi de. Badakiau Ondarrutar asko jungo zazela berta, eta hamen dakazue egitarau: http://www.markina-xemein.com/es-ES/Noticias/2015/egitarauascreen%20publi%20barik.pdf
Gazte eguneko kalejirako musiki joten dakixen gaztik bitxuez
Hauxe mezu zabaldu dabe herriko gaztik:
Aurten gazte egunin danok parte hartu birdouenez Turubi kortxeletik bajatakun kalejiri etxeko jenti bire. Instrumenton bat jotezuenok eta geure artin txaranga txiki bat montateko prest zazenok ero bestelako idean bat dakazuenok (batukadi…) mesedez etorri hilan 8an (euaztena) gaztetxin atsaldeko 7retan eingo ran batzarrea.
GREZIARRAKIN BAT, gure apostu OXI

Bixar greziarrak hautesontzixak ibiliko dotxuez euran etorkizune erabakitxeko. Eta nahitxe eurak erabaki bihir daben, guk hamendik geure alkartasune nahi dotzau erakutsi. Zelan ein ddouen aukeraketi? Argi da: bankarixak (FMIk eta usurero kuadrillik…), estatu aberatsak (MERKEL ta lagunak …), horrek BAI bozkatzeko esaten badabe, ba guk OXI bozkatuko dabenan alde etxen dou, duda baik. Honezkio jakingozue, baine OXIk griegoz nahi dau esan EZ.





















