Otsailak 25tik aurrea zabalduko dabe 2015ko BERDELAn kosteri

verdelEgueldixak ez lagundu arren, bixartik aurrea bajurako txalopak berdela ahalko dabe ekarri. Beti esan ixan dou horrek erabakixak berton eta bertokuk hartu biko leukiela, bañe hori ez da holaik. Gure herrittik aparte eta askotan itsosuaz loturaik ez dauken pertsonak hartzen dabe horrek erabakixak.
Urte ona ixango dan esperantziaz (bai kopuru aldetik, bai balixo aldetik) mariñelak hurrengo egunetan urtengo dabe itsosa. Hamen ixezko portuko irudi bat.
1
Eta JUAN BIDEGAINek berdelan amuko arrantziatxik einddako bideo txiki bat.

Txirrimorraskin gonbidapena, Zarautzea juteko

Txirrimorraskik gonbidapena bixaldusku, datorren zapatun Zarautzea juteko. Zeta Zarautzea? Ba Jolasaz Hezi Kalea Bizi jaialdire. Euskal Herrixan aisialdixe lantzen daben taldin jaire. Egun ederra pasateko aukeri dakazue, eta bide batez Txirrimorraski lakoxe taldik laguntzeko aukeri be bai.

Jaialdire juteko autobusan tikik Zurrumurrun eongori saltzen hillan 17rarte (autobusak 10.30etan urtengo dau Ondarrutik eta 7etan buelta Zarautzetik), jaialdiko bazkaiko tikik erosteko aukeri be eongora Zurrumurrun (13 urte arte 6 eurotan da, bestik 12 eurotan).

Anima eta… Gora Txirrimorraski!

egitaraua-weberako-724x1024

ETB, telebista publiku?

ETB danon artin ordaintzen dou, eta danon iritzixak agertu biko litxakez bertan. Baine hori ezta holan. Realidadi re ETB gobiernun dan partido politikun (PNVn) propagandako telebisinoi dela.

Hamentxe bideun dakazue adibidez bat.

Bizkaixan bertederuk handitzen dabiz zamar gexa bota ahal ixateko. Gainea, bertedero batzuk arazuk emoten dabiz, eta inguruko mendi guztik zamarrez beteta daz. Honen ingurun ixe ikusi edo entzuzue ETBn? Ez, ezta? ETBk hori informazinoi tapa einddau. Ez gakoe komeni Bizkaixan zamarrakin zelako desastrik etxen dizen erakusteik. Bizkaixan PNVk agintzen dabelako.

Ostea Gipuzkuko zamarrakatxik ixe egunero etxen dabe berba ETBn, eta askotan guzurrak esanda. Zeatxik Gipuzkuko zamarrai buruz berba etxeko horrenbeste interes? Ba Gipuzkun eztabelako agintzen PNVk. Bilduk agintzen dabelako, eta inzineradora karun ordez reziklaji bultzatzen dabilelako.

PNVk ETB erabiltxen dau bi helburu lortzeko: Gipuzkuko Diputazinoin atzea be agintzen egoti, eta inzineradori atzea be martxan ipintxi, konstruktoretako lagunai negozixu etxeko.

Bizkaitxarrok eskubidi dakau geure zamarrak nun amaitzen daben jakitxeko! Euskaldunok eskubidi dakau benetako telebisinoi publiko bat eukitxeko!