Ondarru edurtzan

Aurten Ondarrure be aila da edurre. Beatu Aurrerakuk ata daben argazkixe, ikusgarrixe. Nahibazue bixaldu zeuen edurretako argazkixak, eta Turrunin ipiniko douz. Ondo pasa edurraz eta kontuz ibili!
image

Hamen Kamiñazpiko argazkixak be. Eskerrik asko Aritzei argazkixak lagatearren.

image image

Eta honek Jabik bixalduskuzenak, Itsas Aurretik. Eskerrik asko zeuri be!

image image image
Jakinddouenez, portun arazuk egon diz, kamionak ezin urtenda egon dizelako eguerdirarte.

1

Eta edurtzi aprobetxauaz IBON IPARRAi  besarkada handi bat Saturran aldetik.

3

4

2

7

Hassana libre!

Hassana Mendebaldeko Saharako gazte militante bat da, Euskal Herrixan errefuxata bixi dana, Marokok kartzela sartzeko aginddu emonda dakarrelako. Baine estado españolak asilu ukatu eitsa eta 15 egunin estadutik urteteko aginddu emotsa.
Guk aldarrikatzen dou Hassana libre nahi douela Euskal Herrixan, eta Saharar Errepubliki be libre nahi douela, eta ez estado marrokixan menpin.

image

Hassana Ondarrun egon zan on dala bi urte beran herrixan egoeri azaltzen.

p1050222

Zer pasako da Grezin?

Gaur eta bixar ondarrutar asko Grezin zer pasaten dan jarraitzen egongo diz. Emoten dau aldaketi datorrela, Europak inposatutako murrizketan kontrako alderdi batek irabaziko dotxuzelako hauteskundik (Syrizak). Ikusikou hori aldaketioi noa arte ailaten dan, baine ezin ukatu esperantza eta ilusinoi handixak dakauzela. Grezin hasitxako aldaketi ia Europa guztire zabaltzen dan. Elkartasunin, justizixa sozialin eta erabakitxeko eskubidion oinarritxutako Europa baten alde.

Greziko hauteskundik jarraitzeko interesa badakazue, jakin Jon Fernandez kazetari ondarrutarra bertan dala eta jarraipena etxen dabilela Berrian eta twitterren. Hamen beran helbidi: https://twitter.com/JONfrnndz

Hau argazkixe be berak atataku de: Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaxu Atenasen, Syrizan mitin baten.

B797ykMCIAA7qCk.jpg large

Erun eben

Aurreko baten esan gentsuaun Joxe Austin Arrietan hurrengoko liburun Ondarru aipatzen zala. Baine ezta liburu, artikulu de. Hainki sartu gendun, eta parke eskatzen dotsau egiliai. Ongun artikulo osu argitaratu dou, nahi dozuenok irakurteko.

041-Arrieta

Erun eben (I)
“Erun dabe” –berak niri, ondarrutarrez. “Eraman deuela zein?” – neuk berari, mutrikuarrez. Eta berak atzera, begiak diz-diz malkoen atari, begitartea atezu, okotsa irtentxe, ezpainak horzka, burua tente: “Neure alabi, Urtza”… Orduantxe esnatu naiz. Handia da, gero, ametsen ahala: denborarik ez. Gazte-gaztea ikusi dut. Ia ito nintzeneko arratsalde urrun hartako neskatxa huraxe bera zen, izenik ere galdetu ez niona, baina tarteka buia distiratsu baten gisa oroimen enkriptatuaren itsas hondoetatik bisitan etorri ohi zaidana. Urruna, bai horixe. Hamabost urte-edo, zenbat ote nituen nik ba, orduan. Eta berak ere berdintsu. “Etorri geugaz” –esan zidaten, bai berak, bai potinean zeuden beste neskak eta bi mutilek, baina berak batez ere – “Etorri geugaz, erungo zatxugu ostera be Saturrarana”. Baina ez. Zelan ibiliko nintzen, ba, bainujantzi hutsean Ondarruko moila inguruko tabernetan-eta. Ezetz, eskerrik asko, arropa hondartzan neukala-eta. Hurrera nintzatela, arren, ertz aldera, eta hurrengo batean ikusiko genuela elkar, azalduko nintzela Ondarrura. Bai zera. Izenik galdetu ere ez nien egin-eta, babo arraio halako honek, bizia salbatu berria zidaten lau neska-mutil haiei. Nire “lagundu” deiari erantzuna ez baliote, beren txalupa arraunketa arinean neureganaino hurbildu ez balute, karranpak jota hantxe Saturrarandik Ondarrurako bide erditsuan igeri ezinean ur gainean txaplaka gero eta urduriago nengoela –“bolia igo zat” esan nien -, auskalo zer gertatuko ote zatekeen. “Auskalo” ez, garbi dago: ez nintztekeen hemen egongo, neskatxa ondarrutar haren lantzean behingo bisitari abegi eginez neure ametsen erresuma beti-nerabe beti-ainubean: hortxe azaltzen gara biok beti, bera potinetik eta ni hondartzatik elkarri agurka –eskua irrits itoaren ikur itsu, begirada tristeziaren estandarte umel gero eta urrunago-. Eta bart arratsean horra: Urtzaren ama dela esan ez dit, ba! Se non é vero… diozu, irribarre barkaberaz, irakurle adi-hizkide horrek? Kasualitate horiek ametsetan bakarrik gertatu ohi direla? Bai, hala da. Baina nork esan diezaguke, zuri eta neuri, ustez errealitatezkoa delakoan ohi darabilgun beste gure hizkuntza hau, talkakoa normalean, ametsetakoa baino egiatiagoa denik?…

Irakurtzen jarraitu →

KALAMENDIn barrikuntzak gaurtik aurrea (abenduak 28)

Ikusirik zelako arrakasti euki daben AURRERA MENDI TALDIk eta  ONDARRUko KIROL BATZORDIk antolatutako erronkik, antolatzailik pentsa dabe jentiai erreztu ein bir gakozela gauzak eta pare bat barrikuntza (teknologiko) ipini dotxue mendi puntan. Lelengo ta behin edari makiñi ipini dabe, holaik hamendik aurrea motxila astunik erun biharrik ez dou eukiko.

ppBigarren gauzi ipini dabena WIFI anteni ixan da, gaur egun hain beharrezku dan koberturi eukitxeko mendi puntan, ikusten dozuen latxeik mendixe be egunin ipintxen da.

pEsan bir dou koberturi primeraku dala, aproba douelako.

pppAmaitzeko antolatzallik diñozku gauza gexa daukela pentsata bañe tiempo al tiempo.