Artxiboa gaika: Lan mundu

Formaziñoi ikastaruk FAMILIA ZAINTZALLINTZAT Azarun, Abendun ta urtarrillan tzir Kofrai Zaharrin

Horra hor Zainduz 2017 egitaraun barrun, aurten FAMILIA ZAINTZAILLIAI zuzendute antolatu daben lehen ikastaru: batez be pertsonak zelan mobiu ikasteko ixango da eta astixe emoten badau, erlajazio teknikak be lantzeko asmu dauke.

1

Iruzkin bat utzi

2017/11/02 · 9:19 pm

Urriak 26 (eguena) Ondarruko LAB kidin herri batzarra

Ondarruko LAB sindikatuk ohar hau pasasku:

Kurtso barri bat hastea guz eta ongun Ondarruko LABeko taldik, afiliatu guztikin asanblada egin nahi dau aurrin dakauena guztiokin konpartitzeko. Honako hauek ixango diz landuko dizen gaxak:

  • IX. Biltzar Nagusiko ondorixuk, batez be herrixetako antolakuntziai begire.
  • Ondarruko taldin aurkezpena
  • Lan osasune: hilleko azkan zapatuko ekimena
  • Zeintzu gai landuko beharko ban LABek Ondarruko herrixan zure ustez? LAB kidin batzara 2017-10-26
  • Gogoratu batzarra arratsaldeko 7 retan hasiko dala Ikastola kalea 2 behean (LABeko egoitzan). Zu behar  zatxuau, anima, etorri, parte hartu, iritzixak emon, ein….

 

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Lan mundu atalean

Hamen datoz Sardiñak

Egun bat geatzen danin udazkenin sartzeko agertu diz lelengoko sardiñak Ondarruko portun. Santoñako txalupa batek Siempre Landerak ekarri dau 700 kaja eta erosli Mercadona supermerkau ixan da. Arrantzalik atunan kosteran badabiz be, estima handixe dauken arrain honen zain egoten diz sasoi hontan. Hamen gaurko irudi batzuk.

8

7

6

Iruzkin bat utzi

Arrantzi, Lan mundu atalean

Maiatzak 1, mundu osoko langillin egune

Gaur langille gehixenok (Ondarruko portun ixan  ezik) jai egune dakau. Jai egune bañe batxe be borroka egune. Gaur egun bixi douzen bizi baldintzak ez diz jausi zerutik, BORROKA bidez lortu dizelako asko ta asko. Lagun batek irudi honek bixaldu dozkuz, ze sarritxan ez douz eurok kontutan eukitxen.

b

d

c

Gaztik be bat etorri diz gaurko egune BORROKAtzeko egune dala gogoratzeko eta herrixe apaindu eindabe euran kezkak azaleratzen.

3

5

2

1

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak, Herri mugimenduk, Lan mundu atalean

HEZKUNTZA mundu hasarratute dabil azkan aldixan

Atzo Irakaskuntza publiku greban eon zan EAEn (Ondarrun, ZALDUPE Eskola Publiku eta Institutuko langillik ez zin biarrea jun) eta gaur Ikaslik planto eitze eskola jutiai. Ikastetxe publikotako langillik, lan baldintza hobik eta baliabide gehixaua eskatzen ta ikaslik LOMCE eta HEZIBERRIn kontra. Eguerdixan bai atzo ta bai gaur millaka lagun ibili diz hiriburutan manifestaziñoin, Ondarrutarrak tartin noski.Hamen dakazue Ondarruko IKASLE ABERTZALIK bixalduzkun pare bat argazki.

LOMCE EZ 2017-03-22 ONDARRUKO I A

LOMCE EZ 2017-03-22 ONDARRUKO I A 2

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Lan mundu atalean

IBON IPARRAGIRRE etxin nahi dou ikusi!!!

Gaur goxin LAB sindikatuko kidik Gernikako ospitxalan aurrin eindako elkarretaratzin irudixak diz behian ikusiko dozuenak. Bertan, IBON IPARRAGIRRE BURGOA presun etxeratzi eskatu dabe.

3

1

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik, Lan mundu atalean

Abendun 6xan lanpostutan eon giñan

Klaro ba jai egunak matxe douzela, bañe EZ alboko herrikuk guri behartzen gatxuenak.Horren aurrin guk planto etxen dotzau.Konstituziñoi egune deitzen dotze españolak abendun 6ko jaxai (inposatuzkun jai egune dou).

1

Ondarrutarrok biarra etxen douen inguruko lantoki handixenak zabalik eon zin: Cikautxo (700), Nemac (600), Eika (500), Kide (80), Erabil (80), Kautobe (50), Armearri (50), Kaulabak (25), Ondarruko kofraxe, Zubi-Zahar herri ikastoli, Udala, Hitza, gremixo txikixak (pintxorik, igeltseruk, dendak….). Eta bestiok… Alamedan batu giñan.

3

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Jaxak, Lan mundu atalean