MARTXOAK 3 Gasteizko langilin omenezko ekitaldixe 19:00etan monolitun

Ondarruko LAB eta ERNAIk 1976an Gasteizen erail ben langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dau. Martzun 3an (eguaztena) 19:00etan monolitun ixango da ekitaldixe.

Zaramaga auzuko elixan batute euazen langilikana gogor oldartu zin txakurrak, greba orokorran ingurun euan asanblea bat apurtuz. Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral ixan zin 1976ko martzun 3 madarikatu horretan erail ebezen langilik. Handik eguneta antolatu zin protestetan, Basaurin Vicente Antón Ferrero eta Tarragonan Juan Gabriel Rodrigo Knafo erail zitxuezen.

Egun hau langile mugimendun ikur bihurtu de, 1976ko gertakarixak gogoratuz, langilion aldeko burrukan jarraitzen dou!