Otsailak 2 (eguaztena)) elkarretaratzi Alamedan, LAN ERREFORMA HONI EZ!

Hurreatzen du egune LAN ERREFORMI onartzeko edo ezeztatzeko ta horren aurrin guk kalea urten birdouela pentsaten jarraitzen dou presiñoi etxeko. Lan erreforma honi EZ! Hemen erabaki! eta Burujabetza bizitza duiñerako! eskatzen dou. Hego Euskal Herriko herri desberdiñetan urtengo dou kalea gehiengo sindikalan deixai jarraitxuz. Ondarrun eguaztenin (O-2) Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan. Han ikusiko gaz!

Otsailak 3 (eguena) Mahainguru Etxelilan, Arrain kontserbetako emakume langillin bixipenak eta borrokak!

Otsailak 3 (eguena) Mahainguru interesgarrixe eukikou Etxelilan arratsaldeko 7 retan.Hizlarixak: Aintzane Larrabaster, Amaia Roman, Lide Mendieta eta Marivi Onaindia. Kontserbetako langillik, ELA eta LAB sindikatutako kidik.

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

*Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixenik emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.

KOOPERATIBETAN be PREKARIETATEA HILTZAILEA!

Abendun 3ko gabaz, B.O.M. 44 urteko Markiñar langili eta LABeko afiliatu hil zan Bergarako Fagor Ederlan lantokixan. Istripu “ez traumatiku” salatu eta senide zein gertukuai elkartasune adierazteko elkarretaratzea deitu dabe gaurko (abenduak 7) arratsaldeko 7 retan Markiñako udaletxe aurrin. Aurten daneako 59 lagun ixan diz biharrea jun eta etxea bueltan ez dabenak ein. Sarraski honei STOP esateko ordu alla dala pentsatzen dou, NAHIKURE!

Kontserbetako konbenixun alde burrukan! Az-30 GREBA!

Konbenixo duiñan alde burrukan jarraitzen dabe kontserbetako langilik, asteburu honetan (azaroak 27) herriko kalitan mobiliza diz.

Euran egoera prekaxu salatu eta konbenixun alde burrukan jarraitxuko dabela argi laga dabe.

Azaroak 30in greba egune dakarre kontserba langilik Ondarrun eta Bermion, patronalak ipinitxako trabai aurre etxeko bide bakar modun.

Prekariedadi hiltzaili! Kontzentraziñoi U-3 13:00etan Alamedan

Irailan 29an Kaxarra arrasteko txalupako lan herixotzi salatzeko mobilizaziñoi deitxu dabe herritxarrak.

Komunidade senegaldarrak herrikide batzukin batea antolatutako kontzentraziñoi Urriak 3 (domeki) 13:00etan Alamedan ixango da.

Prekarietatea hiltzailea! lemapin burutuko da protesta hau, hain zuzen be, prekariedadi dalako egunerokotasunin herriko arrantzalik bixi dabena euran lanpostutan.

Jatorri senegaldarreku zan Abdoulaye Diome arrantzali. Kalin kartel honek daz ipinitxe gorpu aberriratzeko herritxarrai elkartasune eskatzen.

Gexengo sindikalak mobilizaziñoi burutu dau portun herixotza hau salatzeko.

Prekariedadik herritxar bat erail dau! Baixakun 12:00etan mobilizaziñoi

Gaur hartu dou albiste latzgarri hau herrixan. 40 urteko herritxar batek bixitxi galdu dau biharrin kaxarra txalopan.

Turrunetik doluminak nahi dotsau adierazi langilin senide eta hurbilekuai, batxe Ondarruko komunidade senegaldarrai.

Prekariedadi, lan ordu mugagabik, itxosoko lanaldi gogorrak, atseden faltik… holakoxe ezbeharrak sortzen dotxuz langilion bixitxetan. Zoritxarrez 2021in biharrak bixitxi kendu dotsan 49. langili ixan da eta prekariedade sistematikuk jarraitzen daben bitxartin, azkanengoku ez ixateko itxura guztik dauke.

Gexengo sindikalak mobilizaziñoi deitxu dau baixako honetako (Urriak 1) Chemaipa enpresin bulegutako parin 12:00etan.

LAB sindikatuk prentsa ohar hau kaleratu dau gertatutaku salatzeko. Bertan, arrantzalik jasaten daben lan baldintza gogorrak salatu eta langilin osasune eta ongizati armadorin irabazixan gainetik ipini bir dizela azpimarratzen dau.

Jakin ahal ixan douenez, komunidade Senegaldarra hainbat herritxar ezberdineaz batea mobilizaziñoi zabal bat antolatzen dabil Urrixan 7rako. ADI DEIALDIXAI!