Gaur hartu dou albiste latzgarri hau herrixan. 40 urteko herritxar batek bixitxi galdu dau biharrin kaxarra txalopan.
Turrunetik doluminak nahi dotsau adierazi langilin senide eta hurbilekuai, batxe Ondarruko komunidade senegaldarrai.
Prekariedadi, lan ordu mugagabik, itxosoko lanaldi gogorrak, atseden faltik… holakoxe ezbeharrak sortzen dotxuz langilion bixitxetan. Zoritxarrez 2021in biharrak bixitxi kendu dotsan 49. langili ixan da eta prekariedade sistematikuk jarraitzen daben bitxartin, azkanengoku ez ixateko itxura guztik dauke.
Gexengo sindikalak mobilizaziñoi deitxu dau baixako honetako (Urriak 1) Chemaipa enpresin bulegutako parin 12:00etan.

LAB sindikatuk prentsa ohar hau kaleratu dau gertatutaku salatzeko. Bertan, arrantzalik jasaten daben lan baldintza gogorrak salatu eta langilin osasune eta ongizati armadorin irabazixan gainetik ipini bir dizela azpimarratzen dau.
Jakin ahal ixan douenez, komunidade Senegaldarra hainbat herritxar ezberdineaz batea mobilizaziñoi zabal bat antolatzen dabil Urrixan 7rako. ADI DEIALDIXAI!
