Herriko dendak antolatzen daben MERKATU TXIKIA eukikou ongoxe domekan Alamedan goxeko 10:00 etatik aurrea. Txikixak bañe hurrekuk denda baik herrixak hilko dizelako GU, ZUEKIN! Domekan handik ibiliko gaz!

Herriko dendak antolatzen daben MERKATU TXIKIA eukikou ongoxe domekan Alamedan goxeko 10:00 etatik aurrea. Txikixak bañe hurrekuk denda baik herrixak hilko dizelako GU, ZUEKIN! Domekan handik ibiliko gaz!

Diñue gure zaharrak gauza guztik daukela hasieri eta amatxueri ta halan hartu birdou gertaera hau. Gexa eztou ikusiko azpixan ikusiko dozuen lakoxe argazkirik, ez KALARE DEUNAko lonjaik, ez eta lehen zelan biharra etxen zan eraik. Guk ez dakau dudaik, beharrezku ikusten gendun leku egoki bat gure porture sartzen zin arrañak ondo tratateko, bai osasun araun barrun ta batxe be bihargiñak lan etxeko eran. KALARE DEUNAko kofraxe 1969 otsailin inaugura ben eta 2021 otsaileko edozein egunetan hasiko diz botaten, 52 urteko bixitxi euki dau eta tarte horretan millaka tona arrain saldu eta erosi diz bertan.










Urte bi pasatxo (obrak hasi zinetik) ta gero, atzo bertan arrantzalik eta eroslik hasi zin erabiltxen Lonja barriko eraikiñe. Ikusiko dozuen latxeik lehenguaz eztauke zer ikusirik, bañe denborak aldatzen duz eta portu be egokitzen jun birdela ereizten gasku (danon oneako). TURRUNErun nahixe da horrek lonjik sorte handixe eta bixitxa luzi eukitxi, itsosuk dauken aberastasune herrirako onuri ixango dalako.








Gabon egun hauetan gexenok atsedenaldi edo opor txikixak hartu dou geure zereñetan beste batzuk ordez formakuntza lanetan ibili diz (beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik). L.A.B. sindikatuk mintegixe eindau arrantzalintzako Ondarruko Kofrai Zaharrin. Itsas langillin hitzarmenan ingurun, atsedenaldixak, nominak, lizentzixak…
Baldintza prekaxuenak dauken langillintzako formaziñoi beharrezku de, lan baldintzak hobetzeko giltze dalako.

Gaur arratsaldin (Azaroak 4), hamarnaka herritxar batu gaz herriko anbulategi aurrin OSASUNGINTZA PUBLIKU DEFENDIU! lemapin ein dan elkarretaratzin.
Pandemixa mundialak lagatako ezhoiko egoera honek agerixan laga dau osasungintza publikun dakauzen hutsunik. Horrei erantzuteko eta neurrixak hartzeko eskatzeko batu gaz gaur herritxarrok. Osasun langilin segurtasune bermatzi, osasungintzan inbertsiñoi publiku altzati… Eskatzen ben herritxarrak eusten ben kartelak.
Datorren eguaztenin (Azaroak 11) barriro batuko gaz 17:00etan anbulatoxo aurrin.


Gaur goxin, ( Urrixan 14) elkarretaratzi ein de Ondarruko portun LABek deitxute Chemaipa-Arauko enpresik burututako kaleratze bat salatzeko.
Langilin eskubidik defendatzearren ixan dala kaleratze hau dinue LAB sindikatuko kidik. Kaleratu daben langile hau hauteskunde sindikaletan LABen hautagaixe da.
Kaleratzeik ez! Jazarpen sindikalik ez!



Mezu hau jaso dou L.A.B. sindikatutik:
CHEMAIPA enpresik gure delegatu bat kaleratu dau. Erantzun beharra dakau! Urriak 14 (eguaztena) goxeko 11 etan elkarretaratzi eingou Portu sarreran, hurreatu. Langille bat ikutu etxen dabenin danok ikutzen gatxue!

LAB sindikatuk jakinarazi dabenez, Ondarruko arrantza enpresa batek langile bat kaleratu dau langilin eskubidik defendiutearren. Batez be langile etorkinan eskubidin alde mobilizatzearren emon dala kaleratze hau dinue sindikatutik.
Hamen publiko einddaben idatzixe:



Batzuai grazi handirik eztotze ein salaketa pankarta honek eta hauxe ixan da emaitze.
Gaur (Irailak 15) hezkuntza komunitate osuk grebi dauke deitxute. Ikasturte hasiera DESFASATU hau salatzeko, segurtasun neurri adostukin aurrez aurreko hezkuntza itzuleri eskatzeko eta euskal eskola publiko, seguru eta duin bat aldarrikatzeko. Hiriburutan mobilizaziñoik deitxu dabe. Hamen lagaten douz greba honen ingurun atatako kartel ezberdinak.



Ta hezkuntzin ingurun gabizenetik, ezin dou argitalpen hau itxi asteburu honetan sortu barri dan ikasle antolakunde barrixe aitxatu baik. IKAMA (Ikasleria martxan!) ikasle antolakundi sortu de euskal eskola burujabe, herritxar eta duinan alde burrukan etxeko!
ONDO ETORRI IKAMA!
Ondarrun be suma dou IKAMAn presentzixi ipini dotxuezen pankartan bidez


TURRUNE be Bilbon eon da mobilizaziñoitxan


ZUBI-ZAHAR Herri kastolako langilik deitute, ikastola aurrin elkarretaratzi ein dabe “Hezkuntza itzulera segurua eta adostua” lemapin,” gaurko greba deialdiko aldarrikapenakin bat etxen douelako” esan dabe bertan batu dizenak.

Hiru hile beteten diz gaur Alberto eta Joaquin Zaldibarko zabortegixan azpixan lurperatu zine. Gerta zanak ondio argitxu baik jarraitzen dau eta langile bixak ondio ez dotxuez topa.
Ezbehar hau gerta zanin, hasiera hasieratik nabarmendu zin batzuk ein ben gestiñoi eskasatxik. Informaziñoi falti, guzurrak, lehentsun ezegokixak…
Gaur, maxatzak 6, Joaquin eta Alberto desagertu zinetik 3 hile pasa dizenin, iluntzeko 20:30 etan zarati atako dou balkoi edo bentanetatik! ZALDIBAR ARGITXU!
