Irailak 15 hezkuntzan GREBA! Itzulera adostu eta segurun alde!

Gaur (Irailak 15) hezkuntza komunitate osuk grebi dauke deitxute. Ikasturte hasiera DESFASATU hau salatzeko, segurtasun neurri adostukin aurrez aurreko hezkuntza itzuleri eskatzeko eta euskal eskola publiko, seguru eta duin bat aldarrikatzeko. Hiriburutan mobilizaziñoik deitxu dabe. Hamen lagaten douz greba honen ingurun atatako kartel ezberdinak.

Ta hezkuntzin ingurun gabizenetik, ezin dou argitalpen hau itxi asteburu honetan sortu barri dan ikasle antolakunde barrixe aitxatu baik. IKAMA (Ikasleria martxan!) ikasle antolakundi sortu de euskal eskola burujabe, herritxar eta duinan alde burrukan etxeko!

ONDO ETORRI IKAMA!

Ondarrun be suma dou IKAMAn presentzixi ipini dotxuezen pankartan bidez

TURRUNE be Bilbon eon da mobilizaziñoitxan

ZUBI-ZAHAR Herri kastolako langilik deitute, ikastola aurrin elkarretaratzi ein dabe “Hezkuntza itzulera segurua eta adostua” lemapin,” gaurko greba deialdiko aldarrikapenakin bat etxen douelako” esan dabe bertan batu dizenak.