
Kulturi eta kirolak
MARIAN ETXABE ARISTONDOn Margo lanak ikusgai udal erakusketa aretun
Atzanengoko egunak geatzen diz MARIAN ETXABEn lanak ikusteko. Ez galdu aukeri!

Ekainak 9 (zapatu) Neskan Futbol txapelketi ZALDUPEn

AURRERA kirol elkartik, Lea-Artibai eskualdin eta bereziki Ondarrun neskan futbola sustatzeko asmuaz, Kadete mallako futbol txapelketi antolatu dau zapatu goxeako.
“I. Neskatilla Txapelketi” ixena jartzi erabaki dau zuzendaritza batzordik Ondarruko herrixak beti euki dabelako itsosuaz lotura estu eta bertako famili gexenak itsosutik bixi ixan dizelako.Testuinguru horretan, eta gexenetan gixonan lana bakarrik nabarmentzen zala iritzita, hain garrantzitsu ixan dan emakumin lana be goraipatu nahi ixan dabe batzordekidik: “Emakume askok, familixak aurrea atateko, umik zaindu eta hezi egiten zitxuezen eta dabe senarrak arrantzan euazen bitxartin. Aldi berin, Itxasontzixak porture allaten zinin arrañe bodegetan sailkatzen arduratzen zin eta diz ondiokan”. Guzti horreatxik, AURRERA kirol Elkartik txapelketa hau antolatu nahi ixan dau herrixan emakumik eindako lana azpimarratzeko eta bide batez neskan futbolai be bultzadi emoteko.
AURRERAk herritxar guztik nahi dotxu gonbida herriko neska futbolaxak babesteko zapatun. Gure jokalaxakin batea SD Eibar, Zarautz kirol elkarti Futbola, Leioako Emakumeak, Amaikak Bat K.E. eta Zumaiako Futbol Taldeko neskak eongo diz. Aipatzeku de Lekeitio Futbol Taldeko hiru jokalaik be Aurrerako neskakin parte hartuko dabela txapelketan, eskualdeko neskan futbola sustatzeko bi taldik dauken helburuai jarraituz.
Ekainak 2 (zapatu) UNANUE KAMARA KORALAn kontzertu IRUÑAn

Ekainak 2 (zapatu) ITZALAK Markiñako Uhagonen
ITZALAK talde Ondarrutarran kontzertu egongo da Markiñako Uhagoneko terrazan.
EKAINAK 2, ZAPATU 20:00etan
Maiatzak 28 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: Euskal Herriko IBAIEN Kontserbazioa
Asteleheneko hitzaldixan berba eintzalli ARTURO ELOSEGI IRURTIA ekologu ixango da eta gure inguruko errekak zelan zaindu birdouzen gaxatxik berba eingo dau. Hitzaldixe arratsaldeko 18:30 hasiko da Beikozinin eta ezin dozuenok bertan egon, Periscope bitxartez ahalko dozue ikusi zuzenin @zientziarengiltzak helbidetik.

Udan ERRAMUTAN nahizu ibili?



Maiatzak 25 (baixaku) SUSUNKORDAN taldi Txalaparta kafetegixan (Mutriku)

AURRERA K.E. taldin partiduk astebukaerako
Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Bakarrik hiru taldek jokatuko dotxue asteburu honetan, geldi geldike talde gexenak txapelketak amaitzen duz eta.

Herriko ikaslin arteko bertso topaketak (irudixak)
Atzo arratsaldin ein zan ekitaldixin Beikozinin, herriko hiru ikastetxitako ikaslik hartu ben parte. Ixan be, urte guztin tzir egon diz 6. mallako ikaslik bertsolaritzi lantzen euran ikastetxitan. Hamen irudixak.








