Ekainak 9 (zapatu) Neskan Futbol txapelketi ZALDUPEn

 

neskak

AURRERA kirol elkartik, Lea-Artibai eskualdin eta bereziki Ondarrun neskan futbola sustatzeko asmuaz, Kadete mallako futbol txapelketi antolatu dau zapatu goxeako.

“I. Neskatilla Txapelketi” ixena jartzi erabaki dau zuzendaritza batzordik Ondarruko herrixak beti euki dabelako itsosuaz lotura estu eta bertako famili gexenak itsosutik bixi ixan dizelako.Testuinguru horretan, eta gexenetan gixonan lana bakarrik nabarmentzen zala iritzita, hain garrantzitsu ixan dan emakumin lana be goraipatu nahi ixan dabe batzordekidik: “Emakume askok, familixak aurrea atateko, umik zaindu eta hezi egiten zitxuezen eta dabe senarrak arrantzan euazen bitxartin. Aldi berin, Itxasontzixak porture allaten zinin arrañe bodegetan sailkatzen arduratzen zin eta diz ondiokan”. Guzti horreatxik, AURRERA kirol Elkartik txapelketa hau antolatu nahi ixan dau herrixan emakumik eindako lana azpimarratzeko eta bide batez neskan futbolai be bultzadi emoteko.

AURRERAk herritxar guztik nahi dotxu gonbida herriko neska futbolaxak babesteko zapatun. Gure jokalaxakin batea SD Eibar, Zarautz kirol elkarti Futbola, Leioako Emakumeak, Amaikak Bat K.E. eta Zumaiako Futbol Taldeko neskak eongo diz. Aipatzeku de Lekeitio Futbol Taldeko hiru jokalaik be Aurrerako neskakin parte hartuko dabela txapelketan, eskualdeko neskan futbola sustatzeko bi taldik dauken helburuai jarraituz.

Iruzkin bat utzi

Aisialdixe, Herri mugimenduk, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.