Kalin da 2017ko ONDARROA urtekarixe

Aurten berandutxua (AGUSTIN ZUBIKARAIn denboretan latxeik), bañe urten dau 2017ko ONDARROA urtekarixak, artikulo interesante askoaz: IMANOL ORUEMAZAGAn autobiografixi, Balandrak, Plaiko Zubixan konponketi, 1909ko Galarreni, Portun arrañe zelan saltzen dan, Erretratun otzari, Arraun elkartin denboraldixe, JOSE MARI ARGOITIAn biografixi …. eta beste gai mordo bat.

Herriko kontuk (atzokuk eta gaurkuk) gogokuk badozu ez galdu berau erosteko aukeri. IRKAITZ, IDIAKEZ, ZURRUMURRU, GAROA, KURIKEn eta TURISMO BULEGUn egongo da saltzen 6 eurotan

2017ko historiazalin urtekarixe

NESKAN taldik osatzeko jokalai beharra dauke AURRERAk

AURRERA K.E. taldik zabaldutako mezu de azpixan irakurriko dozuena:

⚽️NESKEN TALDEA | Aurrerak Infantil eta Kadete mailetako jokalaxak behar dotxu neskan taldik osatu ahal ixateko. Infantilak, 2018/2019 denboraldixan 2005 eta 2006 urtitan jaiotakuk ixango diz eta Kadetik berriz, 2003 eta 2004 urtitan jaiotakuk.

Ixena emoteko nahiku de Zaldupe zelaiko bulegoa hurbiltzi, 94 683 10 53 telefono zenbakire deitzi edo cdaurrera@telefonica.net helbide elektronikure idazti.

neska fuolistak bir diz

Hamen dator 21. DINAMARTXI (aholkuk)

Ekainak 30in ospatuko da 21. DINAMARTXI eta hori dala ta antolatzallik pare bat ohar pasa dosku berta duzenantzako. Lelengo ta behin, ixena  emoteko egunak gogoratzen dosku: Ekainak 25, 26 eta 27xin Plaza musikan arratsaldeko 19:00tatik 21:00ta. Gogoratzen dosku batxe be, DINAMARTXI kirol gogorra latxeik dala sailkatute, ez dala pasiara bat, beraz prestakizun bat birdela berta juteko. Beste aldetik, kartelin ikusiko dozuen latxeik afuntati 15 euro da eta kamiseti 13 euro, beraz diruaz agertu ahaztu baik. Hortik aurrea, ahal dabenak ahal dabena etxi gomendatzen dosku martxako kefik. Atzana popa ustel!!

21. DINAMARTXI 2018