EUSKARALDIA batzorde eragilli osatzeko deixe

DmeuFaBXgAEKEJjEuskaraldiko ixen-emoti hasi da honezkeo, ondo jakingo dozunez. Hortaz, martxan da Euskaraldire erungo gatxuen atzera kontaketi: azarun 23tik abendun 3re Euskal Herri osun bat eingo dou ariketa kolektibo handi baten euskerinn erabileri gehitzeko.

Beste herri batzutan latxeik, Ondarroan be aurreikusten dou, abendun 3a bitxartin, hamaike lan ixango dizela herrixan. Hori dala-ta, prest baldin bazaze, eskertuko gentzuke laguntzi. Bakotxak beretik apur bat einde, gauzak asko erraztu ahal diz-eta. Batzorde bat ipiniko da martxan eta edozein ideia ondo etorriko da.

Beraz, zeozetan laguntzeko prest bazaze, gonbidatute da batzar honeta:

Egune: 2018-09-27

Ordu: 18:30

Tokixe: Udaletxeko batzar gela 2

Hasiera baten, behintzat, honetan laguntzeko da:

·         Ixen-emate mahaixak ipini eta txandan bat etxi.

·         Komunikaziñoi taldin parte hartzi.

·         Parte-hartzalliai eta eragililiai azalpenak emoten laguntzi.

·         Proposamenak etxi.

Jakina, batzordin parte hartu nahi daben edonork atik zabalik dauke horretako.

Euskaraldia: zer, non, nor, noiz eta nola: https://vimeo.com/289248388/513d1c2535 …

Hamen, informaziñoi gehixa: https://euskaraldia.eus/

Hamen, kanti: http://euskaraldia.bandcamp.com/track/hartu-kontrola-aukeratu-rola-euskaraldia-2018

OIZen eon gaz kirolaz gozaten ta naziotasune aldarrikatzen

2018-09-12 OIZen aldarrikapenetan 2

Españiko Vuelti Euskal Herritxik pasa da gaur. Kirol ikuskizunetik harutzaua, lurraldetasun ta naziotasunai lotutako auzixak azaleratutxu karrerin ikuskizunak. Gure Esku Dago plataformik gaurko ein daben deialdixan, herritxarrak Oizea juti animatu dotxu, ikurrinak eskun, Euskal Herrixan erabakitxeko eskubidi aldarrikatzea. Ondarrutar dezente hurreatu gaz berta, argazkixan agertzen dan latxeik.

Jai aurreko ekimenan irudixak jaso douz

Nahiz eta jaxak ez dizen hasi, ekimenez betetako zapatu euki gendun atzo ta Kirolak leko handi bat euki ban. Fuolin adibidez 41. Andramari sarixe jokatu zan eta AURRERAk sari  nagusixe irabazi ban Bermioi 3-0 irabaziaz. Irudixak Ondarruko kirolaten leihoak lagazkuz.

AU 4

AU 1

Arraunin be XXXIV. Ondarruko banderi be jokatu zan herriko baxan. Bide batez Eusko label ligako 12. jardunaldixe eta neskan euskotren ligako estropadi bebai. Neskan estropadan, Donostiko Gu Arraunek irabazi dau ikurriñe (herritxar bi tartin, beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik). Mutilletan, herriko ikurriñe Zierbenak erun da.

AN 1

ARRAUN 1

ARRAUN 6

ARRAUN 7

ARRAUN 3

zierbena 4

zierbena

zierbena 2

Bañe dana ez zan kirola ixan atzo. Herriko mutil talde batek dantza etxea urten ban herrixan. Euran arti eta habilidadik erakutsi ben. Artista hutsak benetan.

DAN 2

DAN 1

DAN 3