EUSKARALDIA batzorde eragilli osatzeko deixe

DmeuFaBXgAEKEJjEuskaraldiko ixen-emoti hasi da honezkeo, ondo jakingo dozunez. Hortaz, martxan da Euskaraldire erungo gatxuen atzera kontaketi: azarun 23tik abendun 3re Euskal Herri osun bat eingo dou ariketa kolektibo handi baten euskerinn erabileri gehitzeko.

Beste herri batzutan latxeik, Ondarroan be aurreikusten dou, abendun 3a bitxartin, hamaike lan ixango dizela herrixan. Hori dala-ta, prest baldin bazaze, eskertuko gentzuke laguntzi. Bakotxak beretik apur bat einde, gauzak asko erraztu ahal diz-eta. Batzorde bat ipiniko da martxan eta edozein ideia ondo etorriko da.

Beraz, zeozetan laguntzeko prest bazaze, gonbidatute da batzar honeta:

Egune: 2018-09-27

Ordu: 18:30

Tokixe: Udaletxeko batzar gela 2

Hasiera baten, behintzat, honetan laguntzeko da:

·         Ixen-emate mahaixak ipini eta txandan bat etxi.

·         Komunikaziñoi taldin parte hartzi.

·         Parte-hartzalliai eta eragililiai azalpenak emoten laguntzi.

·         Proposamenak etxi.

Jakina, batzordin parte hartu nahi daben edonork atik zabalik dauke horretako.

Euskaraldia: zer, non, nor, noiz eta nola: https://vimeo.com/289248388/513d1c2535 

Hamen, informaziñoi gehixa: https://euskaraldia.eus/

Hamen, kanti: http://euskaraldia.bandcamp.com/track/hartu-kontrola-aukeratu-rola-euskaraldia-2018

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.