Hurrengo egunetan #lasterbidean bazkaiko txartelak saltzen egongo diz 15 euron truke. Ondarru:Anaitasuna eta Kulixka tabernak Gasteiz:Txapelarri taberna Bilbo:Errondabide eta Adaxka tabernak.

Hurrengo egunetan #lasterbidean bazkaiko txartelak saltzen egongo diz 15 euron truke. Ondarru:Anaitasuna eta Kulixka tabernak Gasteiz:Txapelarri taberna Bilbo:Errondabide eta Adaxka tabernak.



Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak



“Saiakerak, hutsegiteak eta beste” izenburuaz erakusketI antolatu dau JOSUNE LAKA ARTETXEk. Ikasi, esperimenta, saiatu eta erabili dotxun teknika eta lan asko azaleratukotxuz bertan. Nahibazue ezagutu, gonbidapena bixaltzen dotzue, bera bertan egongo da pozarren erakusteko.


Tiroko modalidade desberdiñetan hartuko dabe parte MAITEk eta AGERek aste honetan.
Astelenenin: mateixalan testa (ia dana araudixan arabera dan ikusteko), egunin zir entrenamiento librik eta egunak amatxueran batzar tekniku.
-Martizenin: tenteko modalitateko konpetiziñoik.
-Eguaztenin: etzandako modalitateko konpetiziñoik.

Albiste honen eta kirolaz lotutako jarraipen zabal eta zehatzauak
Sorte on bixoi!
ZUBI-ZAHAR herri ikastolatik mezu hau jaso dou:
Ikastolako 50.urteurrena dala ta, zapatun, maiatzak 5, ekitaldi bat egingo da Ikastolan 20:00etan. 50 urte honetako irudi, kontakizun,… lengo ikasle, langile, guraso, etabarren eskutik. Amaieran luntxe. Gonbidatute zaze danok. Anima!

Markiñako Artibai mendigoizale taldik antolatutako ibilaldixe da eta 14 orduko iraupena eukiko dau. Goxeko 06:00tan Zaldupeko futbol zelai ondotik urtengo dabe eta 60kmko luzeri eukiko dau.

IBAN URKIZA Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ondarrutarrak “Osasuna eta Kirola” ixeneko hitzaldixe eskainiko dau eguenin, 19:00etan, Kofradia Zaharrin.
Bereziki kirolaxan gurasuai zuzendute dan arren guztixok zaze gonbidatute.
