Cristina Chiquin Rodriguez argazkilai eta kazetari guatemalarran argazki-erakusketa ikusgai egongo da Etxelilan, maiatzaren 2tik 31ra bittartin.
Emakumin memoixi eta justizixin aldeko borroki dokumentatzen daben argazki erakusketi de, haren bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dotxun irudixez osatute. Euran lanaz, bixitzakin, pozakin, miñakin, tristurakin eta indarrakin, alkarreaz eraikitzen jun dizenak diz, ixiltasunak eta beldurrak inposatutako istorio hau hautsi ahal ixateko.
Batzuk bestik baño beldur gexauaz, bañe Justizixi bilatzen jarraitzen dabe. Bai Barne Gatazka Armatun desagertutakun familixak, bai egun desagertutako biktiman familixak; negar etxen jarraitzen dabe alaba, arreba edo ama falta dotxuelako.
Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen dabela, nahiz eta on emakumin aurkako gerri ixan. Haren gorputzak eta bizitzak diz borrokin abangoardixan dazenak.
Bizitzaren aldeko borroka honetan, emakumin aurpegixak eta bixipenak diz protagonistak. Irudi hauetan, justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bilaketaren lagin diren testigantzak, ahotsak eta aurpegixak islatzen diz. Ezarritakotik harago duz, lurraldin eta komunitatin erraietatik datorren egia salatu eta ezagutarazi ahal ixateko.
Lagunen Artean – Entreamigos erakundearen eskutik.
Hamen dakau beste behin herriko balleteko dantzaxan agerpena DANTZARTE elkartin eskutik. Eguerdiko 12 xetan hasi eta 1:30 xak bittartin ikusikouz hondartzako zubi parin, gero Alamedan eskeiniko dabe amaieri. Hurreatu gure artistak ikustea!
Beti egon da herrixan bizikletin inguruko zaletasune, sasoi baten Mariñela taberni ixan zan zalin bilguni. Zemat herrittar ibiltxen dan bidin eta mendixan bizikleta gañin ezin leike zenbatu, ta gar hori gazte gaztetatik hasten dala esango geunke. Hori bultzatzeko AURRERA TXIRRINDUk gaztiai zuzendute (2009 eta 2016 jaxotakuai) eskoli antolatu dau. Ixen emoti, azpixan agertzen dan telefono zenbakiko watsapea idazti baño ez dakazue.
Ongo astin AURRERA K.E.ko talde bakarrak jokatuko dau partidu Zaldupe udal futbol zelaxan, azpixan dakazue noiz jokatuko daben. Aupa AURRERA TRA KA TRA!
Apirilan 22 xan Portuko Ranpan eukiko douzen taldik MICE + VICTIMAS CLUB ixango diz. Sarrerak Zurrumurru liburu dendan eta Noya tabernan eukiko dozuez 8 euron trukin edo takillan 10 in.
Boga mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar herri Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteeri de. Berau, Apirilan 16an ixango da eta bi ibilbide desberdin eukiko dau adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu daitxin.
Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi diz. Lelengo ta behin, hurreatzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezxiak ikusti eta ezagutzi mendi martxa bat eiñaz. Bigarrena aldiz, mendizale guztintzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.
Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dabe egun pasa egin nahi dozuen familixa guztiai eta mendixan denbora bat pasa nahi dabenn danai.
Mendi martxin irteeri Ondarruko Zubi Zahar Ikastolatik ixango da, Ibaiondo kali, 15.
Aurrera mendi taldik bezperan lo egin nahi dabenentzako gela bat prestatuko dau 20 koltxoiaz (gainerakuk, bakotxak beran esterilli ekarri beharko dau) batxe be furgonetan lo etxeko aparkaleku ere, eta martxa egunin gosarixe emongotze irteera puntun (debalde). Dutxatu nahi dabenentzat be zerbitzu eskainiko da, bai helmuga puntun, bai Ondarruko kiroldegixan.
Lotarako erreserba egiteko deitu 605751747 zenbakire (Karmele Lopez).