Cristina Chiquin Rodriguez argazkilai eta kazetari guatemalarran argazki-erakusketa ikusgai egongo da Etxelilan, maiatzaren 2tik 31ra bittartin.

Emakumin memoixi eta justizixin aldeko borroki dokumentatzen daben argazki erakusketi de, haren bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dotxun irudixez osatute. Euran lanaz, bixitzakin, pozakin, miñakin, tristurakin eta indarrakin, alkarreaz eraikitzen jun dizenak diz, ixiltasunak eta beldurrak inposatutako istorio hau hautsi ahal ixateko.
Batzuk bestik baño beldur gexauaz, bañe Justizixi bilatzen jarraitzen dabe. Bai Barne Gatazka Armatun desagertutakun familixak, bai egun desagertutako biktiman familixak; negar etxen jarraitzen dabe alaba, arreba edo ama falta dotxuelako.
Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen dabela, nahiz eta on emakumin aurkako gerri ixan. Haren gorputzak eta bizitzak diz borrokin abangoardixan dazenak.
Bizitzaren aldeko borroka honetan, emakumin aurpegixak eta bixipenak diz protagonistak. Irudi hauetan, justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bilaketaren lagin diren testigantzak, ahotsak eta aurpegixak islatzen diz. Ezarritakotik harago duz, lurraldin eta komunitatin erraietatik datorren egia salatu eta ezagutarazi ahal ixateko.
Lagunen Artean – Entreamigos erakundearen eskutik.