
Boga mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar herri Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteeri de. Berau, Apirilan 16an ixango da eta bi ibilbide desberdin eukiko dau adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu daitxin.
Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi diz. Lelengo ta behin, hurreatzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezxiak ikusti eta ezagutzi mendi martxa bat eiñaz. Bigarrena aldiz, mendizale guztintzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.
Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dabe egun pasa egin nahi dozuen familixa guztiai eta mendixan denbora bat pasa nahi dabenn danai.
Mendi martxin irteeri Ondarruko Zubi Zahar Ikastolatik ixango da, Ibaiondo kali, 15.
Aurrera mendi taldik bezperan lo egin nahi dabenentzako gela bat prestatuko dau 20 koltxoiaz (gainerakuk, bakotxak beran esterilli ekarri beharko dau) batxe be furgonetan lo etxeko aparkaleku ere, eta martxa egunin gosarixe emongotze irteera puntun (debalde). Dutxatu nahi dabenentzat be zerbitzu eskainiko da, bai helmuga puntun, bai Ondarruko kiroldegixan.
Lotarako erreserba egiteko deitu 605751747 zenbakire (Karmele Lopez).