Abenduak 3 (domeki) DANBORRADI Euskerin alde!

Euskera eguneko danborradi antolatu dabe Zaldupe eskola publikuk eta Hondar Ahua guraso elkartik Abenduak 3 rako (domeki) eguerdiko 13:00etan ta ibilbidi Zaldupetik Itsasaurrea ixango da. Bertan parte hartu ahal ixateko emon ixenak udal euskara zerbitzun, Turismo Bulegun eta Zaldupeko web orriko guraso elkartin atalin, gogoratu ixenak emoteko azken egune azaroak 21 a ixango dala . Danbor hotsak euskerin alde, etorri zeu be!

Azaroak 4 (zapatu) Manifestaziñoi Bilbon, OLDARRALDIXAN AURRIN, EUSKERIAZ BAT!

Azkanaldixan euskeri jasoten dan erasun aurrin, Euskalgintzaren Kontseiluk deitxutako manifestaziñoire juteko autobuse antolatu de herrixan. Emon ixenak: AEKko euskaltegixan, Institutun, Zubi Zahar Herri Ikastolan edo Zaldupe Eskolan.

Hainbat herriko eragille batu diz deialdi honea: Ondarruko udal langillik be euskerin aurkako erasuk salatu dotxuez eta azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoirako dexe ein dabe.

Udaleko zinegotzi GUZTIK be deialdixaz bat datoz: “Oldarraldixann aurrin, euskararekin bat” UEMAn adierazpena onartu dau Ondarroako Udalak, aho batez. Honekin batea herritar guztiai azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoire juteko deixe ein dabe.

ZUBI-ZAHAR herri ikastolik be Bilboa juteko deixe eindau.

Urriak 29 (domeki) II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia!

Urrixan 29 xan ospatuko da II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia Arbideko rokodromun (Iñaki deuna 40 xan). Goxeko 9:00tan hasiko da (Ate irekieri 8:00), Finalak: 16:00tan ixango diz.

Parte hartzallik bete beharreko baldintzak:

60 parte hartzaile gexenez. Ez eon zain atzan momenturate eta apunta! Parte hartzi 13 urtetik aurrea. Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi tranferentzixa bidez engora. 15€ (bazkidik 10€ ) Ixena emoteko azkanengoko egune Urriak 17 eguerdiko ordu bixak arte.

Maila desberdinetako bloke asko, parte hartzaile guztixantzak kamisetak, premixuk, otzara baten zozketi eta giro ezin hobi!