Behian ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERA K.E.ko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak.

Behian ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERA K.E.ko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak.

MANUELISTAN oharra:

Ondarroako Marabilli sormen festibalak agur esango dotza bere ibilbidiai ongoxe asteburun, eguenin hasi (urriak 5) eta domeka arte (urriak 8) ixen handixak hurreatuko diz Ondarrure, besteak beste, Belako, Joseba Sarrionandia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantza Santesteban… Bañe herriko jendik be parte hartuko dau, herriko rock taldik, musika eskolako gaztik, Barnetegikuk, Kresala Musika bandi, Aurrera futbol taldi, Arraun taldi, herriko artisau eta antzerkigilik. Ixan be, jaialdi askotariko, parte-hartzaile eta kritiku ixan da beti Marabilli.
Aitzol Aramaio zinegilin hutsunik sortu ban Marabilli eta 2012an ixan zan lehen ediziñoi. Hauxe ixango da seigarrena. Aitzolen lagunak martxan jarritako egitasmo de, irabazi-asmoik gabeku, diziplina anitza eta sormen prozesuai garrantzia handixe ematen dotzana. Aurtengun, emakumiai eta Queer munduai arreta berezixe eskaini nahi izan gako. Marabillik jaialdi ixatiai lagako dotza bañe ekintza puntualak egiten jarraituko dabe antolatzailik.
Gero arte bat, beraz.
Hamen dakazue besteak beste ikusiko dozuen hainbat ekitaldi, ondo pasa eta gozatu!




Martxan da 2023/2024 ikasturteko Etxelilako programaziñoi, eta horrekin batea batxe be Aringaingan taldi. Bixar, eguena (urriak 5), Aringaingan parte hartze gune irekixan aurkezpena egingo da Etxelilan 19:00etan. Gustoku badozu aringaingan etxi, hurreatu aurkezpenea.

Irakurti gustoku badozu zeatxik ez zaz animaten ekimen honeta? Oso erreza da bertan parte hartzi, antolatzallik bost liburu aukeratzen dotxu, norberak irakurri eta tokaten dan hilleko azkan zapatun danon artin komentaten dabe bakotxai zer eritxi gakon. JOXE MARI URTEAGAk zuzentzetxu billerak Udal liburutegixan goxeko 10 etatik eguerdiko 12 xeta. Halan da guzti, lelengoko irakurketi Kofrai Zaharrin ixango da eta berta GLORIA liburun egilli etorriko da, NEREA IBARZABAL. Giro ona egoten dala baieztatzen dotzuau, anima eta hartu parte!

Mendigoizalik bete bete einddako hillabeti antolatu dabe. Tontorramendiko igoeri, hitzaldixak, mendi buelti, eskaladako txapelketi… AURRERA Mendi taldik, ARBIDE eskalada eskolik eta Gaztetxik antolatutako I. mendi hillabetin barrun.

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E.ko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Ongo zapatun eguerdiko 12:30 xetan ezindou galdu herriko Frontoin eongo dan kontzertu SINFONIKO-KORALA, ARNASA elkartin alde UNANUE udal musika eskolik antolatute. Bertan parte hartuko dabe, KANTAIZE abesbatzak, Bandik, Trikitrilai taldik, Txistuali taldik eta Orkestrik.

TXISTUn doinu matxe badozue, Irailak 23 an (zapatu) herrixan VIII.TXISTU egune ospatuko dala jakin arazi dosku. Hainbat herrixetako txistulaxak batuko diz herrixan eta eguerdiko 12 xetatik aurrea herriko kalitan tzir euran doiñu-trebetasunak erakutzikozku.

Sare sozialetatik jasotako deixe:
Ondarru Igeri Taldik 2016 eta 2017an jaxotako umiai zuzendutako Igeri Eskolin inguruko batzarra deitu dau. Irailak 20, eguaztena, 19:00etan Kofradia Zaharreko lehengoko pisun. Igaixe matxe badabe zuen seme/alabak ez galdu aukera hau eta hurreatu batzarrea.

Azpixan dakazue aurtengo MARABILLI sormen festibaleko egitarau. Horreaz batea ekitaldi desberdiñetako sarrerak salgai ipinitxue, EZ laga atzanengoko momenturarte, gero popa ustel (esaerik esaten daben latxeik).

