XABI ARANBURU ondarrutar presu zigor ziegan sartu dabe

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Etxekuk idatzi hau bixalduzku:

“Dakixuenez XABI ARANBURU SAGARMINAGA Ondarrutarra, Lyon-Corbaseko (Frantzia) kartzelan preso da. Xabik behazun harrixak dauke, horren ondorixoz sarritxan miñ handixak eukitten dotxuz. Pasadan martitzenin, abuztuak 5, ebakuntzi eitteko komenixe zan ala ez aztertzeko asmoz, Lyoneko zirujaukin hitzordu eukan. Aspalditxik euan zain  egun hori allateko, eta goxin goxetik ospitalea juteko prest euanin funtzionaxuk patioa urteteko esatzan. Berak erantzutzan medikuana juteko zita eukala bañe funtzionaxuk patioa urteteko jarraitu ban esaten. Diskusiñoi amaitu zan hiru funtzionaixo etorri eta Mitardea erun dabenin, hau de Zigor gela, horren ondorixoz, medikuana juteko “eskubidi” galdu dau. 20 egun gitxienez egon biko da zigortute. Aspaldixan dabiz Lyon-Corbaseko euskal preso politikuk euran gitxienezko eskubidik eustearren borrokatzen, eta nahiz eta gauzak gerua eta okerraua duzen ez dizela kikildduko argi dauke”.

Guk, hamendik zer eingeinke? Bost minutu hartu, papera eta lapitze, eta lau lerro idatzi, berantzako haxe fresku ixango dala ziur egon. Hor du beran “helbidi”:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA
10954 Maison d’arrêt de Lyon-Corbas BP 351
69962  Corbas Cedex (France)

Ibon, atzea be isolamendun

iparrBELTZTXIKI

Iparra galdu baik plataformakuk bixaldu daben oharra:

Atzo, abuztuak 4, Ibonek deitu zuen berriro ere isolamendu erregimenean jarri dutela esateko, oraingo honetan lau egunetarako. Ez dakigu zein izan den berriz isolamenduan jartzeko arrazoi edo aitzakia, baina edonola ere Espetxe Arauditegiaren 254. artikuluaren aurkako erabakia da, artikulu honen arabera debekatuta baitago gaixo dauden presoak isolamendua jartzea.

Gogoratu abuztun 9xan konzentrazinoi eingo dala Alamedan 13:00in.

KEMEN URANGAn barrixak

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKemenen berri aspaldian ez dugu izan, baina aste honetan bertan jakin dugu badu​ela​ dagoeneko epaiketa-eguna eta epaiketa-eskaria jarrita. Epaiketa Audientzia N​azionalean (Madrilen) ​izango du datorren Urriaren 23an (osteguna) eta fiskalak 7 urteko eskaria egin du. Kolaborazioagatik 5etik 10 urte bitarteko kartzela-zigorra izaten denez, 7 urteko eskaria tarteko zigor-eskari bat da, baina benetan gogorra egiten zaigu Kemen gure artean horrenbeste urtez ez izateko aukera hori. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
B​ide batez, Kemenekin egoteko aukera izan dutenek oso oso ondo aurkitu dute. Alai, indartsu eta KEMENtsu!! Eta besarkada handi bat bidali nahi dizue Turruneko herritar guztioi.