Irailak 21 (domeki), agerraldixe Alamedan: Neu be zubi harresixan egon nitxan!

2013ko maxatzan 15in Ondarruko zubi harresixan parte hartzeatxik bost lagun epaituko dotxue eguaztenin Bilboko auzitegixan. Bostai ertzainak erasotzi leporatzen dotze. Epaiketa hori salatzeko, domekan (irailak 21), elkarretaratze jendetsu eitteko deitu dabe Ondarruko Alamedan, 13:00tan.

Eta eguaztenin (irailak 24) elkarretaratzi eingo da Bilbon  .

Kontzentra bilbo

Ondarruko elkarretaratzi Biolentzia bakarra zuona izan zen, epaiketa politikorik ez! lemapin eingo da

Zubi harresixe Urtza Alkorta preso politiko ondarrutarran atxiloketi saihesteko ein zan. “Kartzelak husteko garaia” zala aldarrikatuz, 2013ko maxatzan 15in ehunka lagunek URTZA inguratu gendun Ondarruko Plaiko Zubxian. Eta hoien tartin txapelgorrixak identifikatutakuk diz eguaztenin epaituko dotxuezenak, Urtza Alkortan anaxi tartin.

DSC_0191(2)

XABIn egune da gaur, ZOIXONAK!!!

Gaur XABI ARANBURU SAGARMINAGAn egune da eta TURRUNEtik zoixonak nahi dotzauz bixaldu dan tokire. Gauza asko nahi gentzakez esan hamendik. Bera jun zanetik herrixan egon dizen aldaketak nahiko gentzakez konta. Danok gerua ta zarra guzen heñin, bixitxak aldatzen jun gaskuz, batzuk etorri ta bestik jun, kanak azaltzen, zilbotak handitzen, biharraz kantzata (daukenak)… horrek danak eta gexa gertaten gaskuz zu matxe zattuauenoi. Eta guk idazten dotzuaun latxeik besten batek idatzi nahi ixan ezkeo, hauxe da beran “bizilekun” helbidi, anima ta idatzi:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA
10954 Maison d’arrêt de Lyon-Corbas BP 351
69962  Corbas Cedex (France)

Gu beran irudi honeaz geatzen gaz. Berak badaki atune erreteko beti eukiko dabela leku PLAZAGAÑIN. Ia argazki hau laster ikusten douen osteabe.

XABIPOoo