Irailak 21 (domeki), agerraldixe Alamedan: Neu be zubi harresixan egon nitxan!

2013ko maxatzan 15in Ondarruko zubi harresixan parte hartzeatxik bost lagun epaituko dotxue eguaztenin Bilboko auzitegixan. Bostai ertzainak erasotzi leporatzen dotze. Epaiketa hori salatzeko, domekan (irailak 21), elkarretaratze jendetsu eitteko deitu dabe Ondarruko Alamedan, 13:00tan.

Eta eguaztenin (irailak 24) elkarretaratzi eingo da Bilbon  .

Kontzentra bilbo

Ondarruko elkarretaratzi Biolentzia bakarra zuona izan zen, epaiketa politikorik ez! lemapin eingo da

Zubi harresixe Urtza Alkorta preso politiko ondarrutarran atxiloketi saihesteko ein zan. “Kartzelak husteko garaia” zala aldarrikatuz, 2013ko maxatzan 15in ehunka lagunek URTZA inguratu gendun Ondarruko Plaiko Zubxian. Eta hoien tartin txapelgorrixak identifikatutakuk diz eguaztenin epaituko dotxuezenak, Urtza Alkortan anaxi tartin.

DSC_0191(2)

Ondarruko Herri Harresixan urteurrena

P1080312

1

Gaur maiatzak 10, urte bete beteten da herri harresixe antolatu gendunetik. ONDARRUko herrixak desobedientzixan pauso erakusgarri bat emon ban. Urte bete beranduaua ekintza hau kriminaliza nahi dabe ein, horren adibide lez 5 lagun epaituko dotxuez Txapelgorrixai eraso «eittearren», nahiz eta egun hortan ata zin irudixetan argi ikusi alderantziz ixan zala. Herri Harresixe antolatu zanin, argi te garbi geatu zan ekintza ez biolentu ixango zala, ez gentzanela erantzungo euran probokaziñoiai, eta han egon zin DANAK, bete ben esandaku. Zeta dator on epaiketa hau? Giru berotzea?

 

GATIBU herri harresixai kantaten

Alex Sardui gidatutako taldik herri harresi desbardiñai eskeinitako kanti de azpixan entzungo dozuena, bideoz lagundute. Esan beharrik ez da ONDARRUko irudixak askotan ikusten dizela.

Bideue amaiera arte ikusten badozue ,TURRUNE atxatzen dauela ikusiko dozue,egun horietan hainbat irudi argitaratu genduzen eta zein baliogarrixak ixan dizen konturatzen ga on.

Eta albiste honeaz lotute gogoratu, Olentzeroi eskatzi RESIST ONDARRUk ata daben DVDi. Saltzen daz herriko taberna desbardiñetan, Zurru Murrun, eta bebai Lekatxo, Mutriku eta Bilboko taberna batzutan. Edozein ordenadoretan ikusten da eta dvd barrixetan (zaharretan arazuk emoten dau).

resist