Artxiboa laburpen hitzeka: herri harresia

GATIBU herri harresixai kantaten

Alex Sardui gidatutako taldik herri harresi desbardiñai eskeinitako kanti de azpixan entzungo dozuena, bideoz lagundute. Esan beharrik ez da ONDARRUko irudixak askotan ikusten dizela.

Bideue amaiera arte ikusten badozue ,TURRUNE atxatzen dauela ikusiko dozue,egun horietan hainbat irudi argitaratu genduzen eta zein baliogarrixak ixan dizen konturatzen ga on.

Eta albiste honeaz lotute gogoratu, Olentzeroi eskatzi RESIST ONDARRUk ata daben DVDi. Saltzen daz herriko taberna desbardiñetan, Zurru Murrun, eta bebai Lekatxo, Mutriku eta Bilboko taberna batzutan. Edozein ordenadoretan ikusten da eta dvd barrixetan (zaharretan arazuk emoten dau).

resist

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Resist Ondarru dokumentala, salgai

Resist Ondarru dokumentala erosi nahi bazue, Durangoko Azokan eukikozue, eta Zurru Murrun eta herriko tabernetan be bai (Anaitasuna, Kulixka eta Kirrixki).

#RESISTONDARRU-SALGAI

Resistondarru-kartela2

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Desobedientzixin kostuk ordaintzen hasi ga

herri harresixe

Gaur, Zubi Harresixan egon zin 5 lagun Gernikako epaitegire jun diz deklaratea desobedientzixa delitu bat egotzitxe. Donostiar bi, Munitxibarko bat eta ondarrutar bi deklaratea jun bir ixan di. Desobedientzixi tresna lez hartute, elkartasunetik konpromisure, Donostitxik  Ondarrure, Ondarrutik Lekitxoa, Lekitxotik Iruña eta Euskal Herrire, LIBRE nahi douela bixi aldarrikatzen jarraitxukou!!

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Badator #resistOndarru ekitaldixe

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Zaballatik herri harresiari… (Urtzan karti kartzelatik)

Aupa zuek! Ez dakit zenbagarren instantzia berrerabiltzen dudan gutun hau idatzi asmoz. Ez zait erreza plaiko zubiko ajearen ondotik zuengana zuzentzea, oraindik ere globo laranga baten barnean bainago.

Barikuan Alamedan agertu nintzenetik jaso nuen babesa izugarria izan da. Kartzelara nire burua ez nuela aurkeztuko esatea nahiko izan zen Euskal Herriko txoko desberdinetatik jendea Ondarroara etorri eta herritarrekin batera kristolako herri harresia eraikitzeko.

Gobernu Espainiarrak eskema zaharrari eutsi nahi dio, Euskal Herriarentzako errepresioa, atxiloketak eta kartzela, bestelako eskeintzarik ez duelarik. Konponbide garaia da baina, eta Donostian eta Ondarroan eraikitako harresiak horren adibide ditugu, herria konponbide gose da. Kartzelak husteko garaia da, ezin dugu onartu beste lagun bakar bat gehiago kartzelaratzea. Horregatik, kartzelara eramateko “mehatxua” gainean duzuenok desobedientziaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztet. Atxiloketekin bukatzeko bidea dugu hau. Amaitu dira atxiloketa beltz eta bakartuak, amaitu behar dute bizi genituen inkomunikazio eta torturak. Eta helduko gara atxiloketak ekiditera, bai horixe!!!

Kartzelan nago bai, baina alamedan bost egunetan bizitakoak bete ninduen harrotasun eta indarrez. Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez! Mundialak zarete! Segi dezagun horrela, batzen, zubian batasunaren indarra sumatzen zen, aldaketarako gogoa… Ez naiz gai bertan sentitua berbaz azaltzeko. Adin desberdinetako jendea, ideologi eta sentsibilitate desberdinetakoak… Elkarri eskuak hartuta eraiki genuen harresia. P.N.V.ri gonbitea luzatu arren, ez zen ez , Estefania Beltran de Herediarik, ez Urkullurik agertu, nahiz eta oinarriko herritarrak baziren. Eskerrik asko zintzoki zuoi ere!

Zer esan gehiago… Jo ta ke! Bakoitzak bere esparruan, bakoitzak bere ahalmenaren arabera… Guztiok gara beharrezkoak. Oztopo guztien gainetik, denon artean lortuko dugu.

Ezin bukatu aipamen berezi bat egin barik. Alamedan behin eta berriz aipatu nituen nagusiak; nire ibilbide militantean eredu izan ditudalako, bizi osoa borrokan daramatelako. Dituzten urteak bizkarrean izan arren harresiaren oinarri izan direlako, “onenak zaze!”. Baina gaurkoan… esker berezia etxekoei: Eskerrik asko familia! Etxeko “ume endrerosik” hartutako hautu politikoek espero gabeko portuetara eraman zaituzten arren beti nirekin zaudetelako galdera eta exijentziarik gabe. Familia tokatu egiten da baina aukeratzerik balego… ez nuke niretzako hoberik aurkituko. Maitte zaittuet!

Agurtzen ere hasi beharko dut. Animo guztioi, laster ikusiko dugu elkar. Konturatu orduko Turrune entzuten egongo naiz hor zuekin, baina antxoaren turruna e! Ondarrun kantatzen dugun moduan: “Aurrera beti, beti Aurrera” lagunok! Borroka da bide bakarra!

Zaindu eta bizi pozik. Eta egin barre, haginak erakusteko beste modu bat da eta! Maitte-Maitte! Eskerrik askooooooooooooo!!!

p1050413

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Gure indarra, zuen amesgaiztoa

Alamedako askegunin arazo teknikukatxik ikusi baik geatu ginan bideo bat pasasku. Ikustezuen morun, umoreik eztou galtzen. Aupa Urtza eta aupa HerriHarresixe!

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Dimatik Plaiko Zubire, kanta bat

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik atalean