Kartzeletan dazenak be KORRIKAz bat etxen dabe

Mont de Marsanetik jasotako oharra:

Mont de Marsaneko euskal presuk Korrikiaz bat.
Ohar honen bidez, Mont de Marsan espetxeko EPPK-ko kidik (tartin AITZOL ETXABURU ARTETXE ondarrutarra) bixaldutako mezu helarazten dotzuau. Ixan be, bertako euskal preso politikuk “Korrika laguntzaile” egin diz, eta modu horretan espetxetik ekarpena egin nahi ixan dotze abiatzear dan Korrikiai.
Euran herri eta auzutan fisikoki Korrikan parte hartzi eziñezku ixango bazaie be, gisa honetan, herri-ekimen erraldoi honen partaide ixango diz Mont de Marsanen preso daukezen kidik. Euran ingurunetan zabaltzeko afitxa sortu dabe, jende guztixai Korrikan parte hartzeko dei etxeko.

AITZOL ETXABURU be KORRIKIAZ BAT

U-12an Bilboko manifa juteko GAZTE AUTOBUSE. Ixena emoteko zerrendi zabalik!

Beste urte batez, herriko ERNAIko gaztik, GAZTE AUTOBUSE antolatu dabe Urtarrilan 12 xan Bilboko manifa juteko. Ixena emoteko, formulaxu beteta nahiku de!

Hauxe da saritan zabaldu daben mezu herriko gaztiai mobilizaziñoin parte hartzeko deixe etxen:

URTARRILAK 12an GAZTIOK BILBOA! Orain da garaia! Presorik gabeko Euskal Herria! ↗️↙️

Beste urte batez, urtarrilan 12an mobilizaziñoi erraldoi egongo da Bilbon. Badalako garaixe, preso, iheslari eta deportatu politiko baiko Euskal Herrixe eraikitxeko!

Gaztiok be han egongo ga!

GAZTE AUTOBUSE ONDARRUTIK:

🕒15:00etan

📍ZALDUPETIK

💰5€

📝Emon ixena:

https://labur.eus/GZTBUSOND

GAZTIOK ZEUEKIN!

DANAK ETXEA!

Ondarruko Ernai

Gabonak aurrea duz, eta etxin falta douzenan hutsuni…

turrune-editoriala-1

Hutsuni egunero sentiuten dou, urteko 365 egunetan, egunerokotasunin gertaten gaskun edozein gertaeran aurrin eurakin konpartiuti gustako leuskukelako, eta ezin. Urte sasoi honetan baine, gabonetan, hutsunak ondio be hutsuna handixaua bihurtzen diz, familixi eta lagunak batzeko egunak dizelako, edo tradiziñoiz holan bixi ixan douelako. Kanta dou aurten be “Hator, hator lagun” sentimentu guztiaz, noiz beteko gure desiu, malku beixan; ANARTZ, INDI, IPARRA, AITZOL eta beste hainbat euskal errepresialatu politiko dakauzelako gogun.

2018-12-31 alde zaharra
Kanta dou, eta kantaten jarraitxuko dou, kantaten daben herrixe iñoiz ez dalako hilko, eta near be eingo dou hutsuna horrek sortzen doskun miñaz, baine arnasi hartu eta irriparri ahuan, aurrea eingo dou, bidi argi dakauelako zein dan.
Urtin tzir ekimen asko egoten diz preso eta iheslaxan etxeratzi aldarrikatzeko, gaurkun baine editorial honetan urtarrilan 12 xan Bilbon “Orain Presoak” lemapin eingo dan manifestaziñoin inportantzixi nahi dou azpimarratu. Giza eskubidik, konponbidi, baki. Ibilbide orrixe badakiau zein dan, baitte herri honek merezi daben elkarbizitza eta baki lortzeko; preso eta iheslaxak geure artin bir douzela be, horretxeatxik “Orain Presoak”! Bide horretan danok gaz beharrezkuk, goazen Bilboko kalik gainezka betetea; kuadrilan, familixan, klasekukin, biharrekukin, ginasixukukin, lokalekukin, ekipokukin, korukukin, auzokukin… Goazen ingurun dakauen lagun guztiai Bilboa juteko gonbiti eittea!
Bakotxak beran esparrutik, bakotxak berak ahal daben neurrixan, baine argi eukitxe danok gazela beharrezkuk… aurrea!
ASIER, AITZOL, IBON eta ANARTZ geure artin nahi eta bir douz; Orain Presoak!