Zoixonak ASIER!

Ze pentsaten zendun ba, zuaz ahaztute geuazenela? 39 urte behin beteten diz eta TURRUNEko lagun guztin partez belarritxik tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Gure posta elektroniku be keike dabil zu zoixontzen ta atzo bertan AITZOLek be gogoratuzkun matxe-matxe zaitxule. Eutsi lagun!

indixu barrez

BOLIVIAtik be AMNISTI egunaz bat!

BOLIVIA aldetik dabizen herritxarran mezu jaso dou gaur.

ASKAPENA internazionalista taldiaz gabizen herrittarrak bat etxen dou gaur ospatzen zazen AMNISTIA egunaz. Barrun dazenak eta ihesin dana gogoratzen douz gaurko egunez urtez urte; ta nahiz eta gu BOLIVIA aldeko herri mugimendukin euran egoeri ezagutzen gabizen, PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA! aldarrikatzen dou. (Irudi honek BOLIVIAko senatun, UYUNIko gatzagan eta TITIKAKA aintziran atatakuk diz)

bolivin turrune.jpg3

bolivin turrune

bolivin turrune.jpg2

 

Ongi etorri AIURI!!

umi

Aspaldixan Turrunin juten dizen lagunan barri emoten gabiz, baine bixitxa legik diñon modun; batzuk jun eta beste batzuk etorri…

Gaurkun mundure ailla barri dan sorgintxu baten barri nahi dotsuau emon:

Aiuri.

Ama famau eta atxe endredosu… batak eta bestik, banatute bixi bir ixan dabe euran umin jaxotzi, AITZOL kartzelan dakarrelako. Imajinaten dou ongo egunak zelan pasako zitxuezen… kezkaz, poztasune ezin konpartiutin inpotentzixaz, arduraz… eta on, hirurak alkarreaz egoteko kuenta atrasin. Espero dou bixotz-bixotzez laster hirurok alkarreaz eoti, askatasunin.

Ondo etorri Aiuri Ondarrure, mundure!

Zoixonak familia!