Gabonak aurrea duz, eta etxin falta douzenan hutsuni…

turrune-editoriala-1

Hutsuni egunero sentiuten dou, urteko 365 egunetan, egunerokotasunin gertaten gaskun edozein gertaeran aurrin eurakin konpartiuti gustako leuskukelako, eta ezin. Urte sasoi honetan baine, gabonetan, hutsunak ondio be hutsuna handixaua bihurtzen diz, familixi eta lagunak batzeko egunak dizelako, edo tradiziñoiz holan bixi ixan douelako. Kanta dou aurten be “Hator, hator lagun” sentimentu guztiaz, noiz beteko gure desiu, malku beixan; ANARTZ, INDI, IPARRA, AITZOL eta beste hainbat euskal errepresialatu politiko dakauzelako gogun.

2018-12-31 alde zaharra
Kanta dou, eta kantaten jarraitxuko dou, kantaten daben herrixe iñoiz ez dalako hilko, eta near be eingo dou hutsuna horrek sortzen doskun miñaz, baine arnasi hartu eta irriparri ahuan, aurrea eingo dou, bidi argi dakauelako zein dan.
Urtin tzir ekimen asko egoten diz preso eta iheslaxan etxeratzi aldarrikatzeko, gaurkun baine editorial honetan urtarrilan 12 xan Bilbon “Orain Presoak” lemapin eingo dan manifestaziñoin inportantzixi nahi dou azpimarratu. Giza eskubidik, konponbidi, baki. Ibilbide orrixe badakiau zein dan, baitte herri honek merezi daben elkarbizitza eta baki lortzeko; preso eta iheslaxak geure artin bir douzela be, horretxeatxik “Orain Presoak”! Bide horretan danok gaz beharrezkuk, goazen Bilboko kalik gainezka betetea; kuadrilan, familixan, klasekukin, biharrekukin, ginasixukukin, lokalekukin, ekipokukin, korukukin, auzokukin… Goazen ingurun dakauen lagun guztiai Bilboa juteko gonbiti eittea!
Bakotxak beran esparrutik, bakotxak berak ahal daben neurrixan, baine argi eukitxe danok gazela beharrezkuk… aurrea!
ASIER, AITZOL, IBON eta ANARTZ geure artin nahi eta bir douz; Orain Presoak!

Iruzkin bat utzi

Geure jenti, Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Erantzunak itxita daude.