2018ai AGURRE, 2019ai EGURRE! URTE BARRI ON!

TURRUNE osatzen douenon partez URTE BARRI ON DANOI!

urteku.png

Zelan ez, aurtengu be urte bixixe ixan da gure herrixan, danetako barrixak euki douz, onak, eta ez hain onak, tristik eta ez hain tristik. Argi gelditxu gazku TURRUNE osotzen douenoi mugimenduz betetako herrixan bixi gazela, horren adibide diz urte honetan sartu douzen albiste, ekimenan barrixak, argazkixak…

Garaixak aldatu arren eta burrukako eta mobilizaziñoiko beste errealidade bat bixi arren gure herrixan, gure helburuk beteteko bidin duz eta aurrea duzen burruka nekaeziñak nabarmenak diz! Euskeri, Feminismu, Herrigintzi, Preso eta Iheslaxan aldeko burruki, Kulturgintzi, Ekologismu, Independentzixi, Eskubide sozialak…

Aurten be, herrixan falta gazkuzenak ehunke kilometroa dazela hasi bihir dou. Besarkada bat BOTX, INDIXU, IBON eta AITZOL! Matxe zaittuau!

Ezin dou ahaztu, aurten herrixak jaso daben albiste gogorrenetariko bat, Ekai Lersundi gazte Ondarrutarran herixotzi. Besarkada bat senide eta lagunai! Gora LGTBI burruki! Gero arte EKAI!

Gure artetik beste batzuk be jun diz urtintzir. Militante, kide, lagun eta herritxarrak muso handi bat euran senidiai: Maria Luisa, Edur, Txentxe, Marian, Julian, Kiri…

2018 jun gasku, 2019 etorkizune da, iraganekuaz ikasi, erronka barrixak ipini eta betiko helburuk ipar hartute danok ga beharrezkuk burruka honetan! Ez gaz gelditxuko Euskal Herri aske, sozialista, feminista, euskaldun, ekologisti… lortu arte!

Gora GU ta GUTARRAK!!

 

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.