Kartzeletan dazenak be KORRIKAz bat etxen dabe

Mont de Marsanetik jasotako oharra:

Mont de Marsaneko euskal presuk Korrikiaz bat.
Ohar honen bidez, Mont de Marsan espetxeko EPPK-ko kidik (tartin AITZOL ETXABURU ARTETXE ondarrutarra) bixaldutako mezu helarazten dotzuau. Ixan be, bertako euskal preso politikuk “Korrika laguntzaile” egin diz, eta modu horretan espetxetik ekarpena egin nahi ixan dotze abiatzear dan Korrikiai.
Euran herri eta auzutan fisikoki Korrikan parte hartzi eziñezku ixango bazaie be, gisa honetan, herri-ekimen erraldoi honen partaide ixango diz Mont de Marsanen preso daukezen kidik. Euran ingurunetan zabaltzeko afitxa sortu dabe, jende guztixai Korrikan parte hartzeko dei etxeko.

AITZOL ETXABURU be KORRIKIAZ BAT

Iruzkin bat utzi

Geure jenti, Kartzeletatik / Deserrittik, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.