ALAMEDAn eta ALDE ZAHARRIN ipiniko diz mahaixak zapatu eguerdixan siñadurak batzeko. ONDARRUko herrixan 800 bat batu birdouz.

GUK, siñatuko dou, eta ZUK?

ALAMEDAn eta ALDE ZAHARRIN ipiniko diz mahaixak zapatu eguerdixan siñadurak batzeko. ONDARRUko herrixan 800 bat batu birdouz.

GUK, siñatuko dou, eta ZUK?

Klaro ba jai egunak matxe douzela, bañe EZ alboko herrikuk guri behartzen gatxuenak.Horren aurrin guk planto etxen dotzau.Konstituziñoi egune deitzen dotze españolak abendun 6ko jaxai (inposatuzkun jai egune dou).

Ondarrutarrok biarra etxen douen inguruko lantoki handixenak zabalik eon zin: Cikautxo (700), Nemac (600), Eika (500), Kide (80), Erabil (80), Kautobe (50), Armearri (50), Kaulabak (25), Ondarruko kofraxe, Zubi-Zahar herri ikastoli, Udala, Hitza, gremixo txikixak (pintxorik, igeltseruk, dendak….). Eta bestiok… Alamedan batu giñan.

Aurtengo Gabonak ospatzeko, kultur programaziñoi zabal bat antolatu dabe herriko kultur taldik eta udalan artin. Musika kontzertuk, hitzaldixak, arte erakusketak, komiki jardunaldixak, zine forume, dantza saiu, umintzako jolasak, bertsuk, kirol ekintzak… Behian dakazue egitarau osu.


ONDARRUtar ugari agertu giñan atzo TMAko langille ohiai elkartasune erakustea, hamen irudixak





RUDA mujeres indigenas organizadas por ua vida libre de violencia en Gutemala.
Hizlarixe: June Fernandez (Pikara Magazine eta dokumentalan egilli). Ordutegixe:19:00etan. Egutegixe: Azaroa 28 (astelehena)
Gaxe Zortzi emakume indigenen esperientzixak kontatzen dotxu, euran komunidaditan biolentzixi pairatzen daben beste emakumin laguntziaz arduratzen dizen emakumik.

Herrittar talde bat eon da gaur LEIOAko EHU Unibersidadin eindan manifan eta azpixan dazen argazkixak bixalduzku. Gaur hauteskunde egune da EHUn eta euran (ikaslin) desadostasune erakusteko, kalea urten dabe. TXAPEL GORRIXAK egurre emotze ikasliai eta bat atxilotu eindabe.




Holantxeik hasten da bixaldu doskun idatzixe:
ESKERRIK ASKO BIXOTZEZ ONDARRU!!!
Eskerrik asko herritxarroi, erakutzitxako borondate eta elkartasun guztiatxik! Bai jardunaldixetan parte hartu zendutenoi eta batxe be sendagaixak ekarri dozuen guztioi.
Borondatez betetako herrixe dakau eta horren adibide garbixena aste bixin lortu dizen medikamento KILO guztik diz(argazkixan erdixak be ez di agertzen).

Abendun 2xan urtengo dabe elkartasun maleta guztik Madriletik, hain zuzen be Saharar herrixak bixi daben egoerin arduradun handixenan hiriburutik. Estatu Espaiñola noski!
Argi dakau guk erundako lau medikamento kajek ez dabena saharar herrixan ametsak egi bihurtuko. Hala ta guztiz be, bertako errealidadi argi eta garbi gure herrixetan konta, estatu Español errudunai zilegitxasun guztiaz saharar herrixaz dakarren betebehar historiku exigiu eta bixi daben burruka luzin albun eukiko gatxuela erakutsikotzau!



11 HERRI BURRUKA BAKARRA!
GORA HERRIXAN ARTEKO ELKARTASUNE!
GORA SAHARA ASKATUTE!
Abendun 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Egun horren helburu euskal hizkuntziai merezi daben garrantzixe eta ikusgarritasune emoti de eta guztion parte-hartziaz euskeri mundure zabaltzi. Horren harire, Zaldupeko Hondar Ahua Guraso Elkarteak Euskararen aldeko danborradi antolatuko dau. Aipatu danborradan, herriko ume zein nagusi guztik parte hartu ahal ixango dabe, denon artin eta danontzat egin nahi dogulako, euskeri guztion altxorra dalako.Aurten be, abenduaren 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskararen aldeko danborradi Ondarroako AEKren, Artelanen eta Pedro Maria Unanue Udal Musika Eskolin laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.
Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskararen alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Bada, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez” eta Oskorriren “Sautrela” doinuei dagoeneko danbor hotsa ipini dotzau, eta aurten, Imanol Urbietan omenez abesti barri bat eskainiko dou, harek euskeriai eta euskal kulturiai lagatako ondari plazaratzeko asmuaz.
Danborradako entseguk azarun 30in, abendun 1in eta abendun 2xan ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio eongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.
Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan.
ANIMATU DANOK PARTE HARTZEA!! EUSKERIK BATZEN GATXUELAKO.