EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO DANBORRADI ONDARRUN (2016-12-03)

Abendun 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Egun horren helburu euskal hizkuntziai merezi daben garrantzixe eta ikusgarritasune emoti de eta guztion parte-hartziaz euskeri mundure zabaltzi. Horren harire, Zaldupeko Hondar Ahua Guraso Elkarteak  Euskararen aldeko danborradi antolatuko dau. Aipatu danborradan, herriko ume zein nagusi guztik parte hartu ahal ixango dabe, denon artin eta danontzat egin nahi dogulako, euskeri guztion altxorra dalako.
 

Aurten be, abenduaren 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskararen aldeko danborradi Ondarroako AEKren, Artelanen eta Pedro Maria Unanue Udal Musika Eskolin laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.

Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskararen alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Bada, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez” eta Oskorriren “Sautrela” doinuei dagoeneko danbor hotsa ipini dotzau, eta aurten, Imanol Urbietan omenez abesti barri bat eskainiko dou, harek euskeriai eta euskal kulturiai lagatako ondari plazaratzeko asmuaz.

Danborradako entseguk azarun 30in, abendun 1in eta abendun 2xan ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio eongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.

Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan.

ANIMATU DANOK PARTE HARTZEA!! EUSKERIK BATZEN GATXUELAKO.

1

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.