Ezin dou ulertu eta ez dou onartzen!

whatsapp-image-2017-02-02-at-11-52-16

Ezin dou ulertu 4 sexu eraso eta biolaziñoi bat leporatu eta horrekatxik kartzela zigorrea kondenaten daben tipo hau zelan ixan zan indultau. (Bakarra da holako delitun aurrin 1995eko zigor kodiaz kondena eta indultu jaso dabena! Aztertzeku ixango litxake ze interes edo motibaziñoi dazen horren atzin!).

Ezin dou ulertu komunikabidin papera, ezin dou ulertu honek baezpadakuk zelan segi eitten daben futbol talde baten jokatzen, ezin dou ulertu Portugaleteko Futbol Taldik plantillan holako bat zelan euki leiken, ezin dou ulertu eraso sexistan aurrin ixil eta geldi geatzi… Gauza asko ezin douz ulertu eta ez douzenez ulertzen, ez douz onartzen!

Ez dou onartuko sexu erasukatxik zigortu, inpune urten eta gainea kirolari eredu modun ibiltxi! Eta Ondarrun ixe ein ez bazendu modun futbolin jokatzi! Ez!

Ondarruko Udalin urtarrilan 16an onartutako moziñoi de ondorenguau:

0001(1).jpg

0001.jpg

Herriko talde desbardinak ein dabe deixe otsailan 5in, domekan, Aurrera-Portugalete futbol partidu dala-eta, 16:00an Zaldupeko zubixan eingo dan mobilizaziñoin parte hartzeko:

Abasolo, Ondarrun ez zaz ondo etorrixe!

Ez dou onartuko erasotzailleik, ez Ondarrun, ez iñun!

Turruneruok be aurrin eukiko gaittuzu!!!

Maxatzan 7xan erabaki nahi douelako siñatu eskabidi

Ondarruko GURE ESKU DAGO taldekuk ohar hau bixaldu dozku:
 Nahiz eta hasierako helburu bete douen, firmak batzen jarraitxuko dou. Gaur egunearte (2017-01-07) 1.150 firma batu douz (775 behar genduzen Ondarrun, kontsulti aurre eruteko lege barrun).

Gure Esku Dago dendi iraitxea guz (lenako Arriolaneko dendi, Kantxope errebueltan)  eguerdixetan 12:00xetatik 14:00xeta, datorren astelehenik hasitxe. Ez badozue siñatu hurreatu berta. Zemat eta siñadura gexa batu ordun eta arrazoi gexauaz jungo gaz galdeketa egunin. HERRIXAK ERABAKI DATXILE !!

gure-eskun-firma-bilketi-2017xan

NIK siñatu dot, eta ZUK? Zapatun (Abenduk 24) osteabe siñadura bilketi

Pasan Zapatun, Ondarruko GURE ESKU DAGO taldik  mahai bi ipini zitxun siñadurak batzeko, bata Alamedan eta besti Alde Zaharrin. 580 firma batu ben (egun baten) Euran helburu ONDARRUko herrixan bixi gazenon %10 batzi de (850 inguru). Zemat eta gexa batu ordun eta arrazoi gexauaz jungo gaz tokixeta.  Zetako? ERABAKI ahal ixateko. Zer?  Geure BURUJABETZI. Ez bazendun aukeraik euki firmi botateko, zapatun osteabe mahaixak ipiniko dotxuez kalin. Danon artin lortukou!!!

1

GUK BE SIÑATU DOU!

2