Urtarrillak 18 (eguena) hitzaldixe Etxelilan: GIZONTASUNAK eta FEMINISMOA

urtarrillan 18 hitzaldixe

Hizlarixe: Jokin Azpiazu Carballo (Soziologo eta ekintzaili) Egutegixe: Urtarrilak 18 Ordutegixe: 18:00etan Leku: Etxelila Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Hitzaldixaz: Maskulinitatin bueltako eztabaidak eta gixon taldin sorrerak ez dabe ixan on arte euran benetako irismen eraldatzailin berraztertze kritikoik. Jokin Azpiazuk beran “Masculinidades y Feminismos” liburuaz zalantzan jartzen dau lehen kolpin positibu dan maskulinitate barrixan kontzeptu. Zalantza horren ingurun jarduteko aukeri eukiko dou Etxelilan be.

 

 

LASTERBIDEAN Bilboko manifestazinoin.

Idatzi hau jaso dou LASTERBIDEAN karrerin antolallatzik bixaldute:

qaUrtarrilak 13 (zapatu) Sare k Bilbon antolatu daben mobilizaziñoin eongo gaz. Ekainak 17xan Ondarrun eingo dan Lasterbidean Nazio Elkartasun Lasterketi presente eongo da. Asko ixan diz guk ata douen mateixalan ingurun galdetu dabenak…Ba, Arenalin egongo gaz, mateixala saltzen eta Ondarrun ospatuko douen 6.ediziñoin barri emoten.
Material erosketi be elkartasun urratsa dalako…zatoz Arenalea.Pausuk ekarri leike pausu. Bañe bakarrik GOXIN egongo gaz. Honetaz gain, manifan esku-orrixan banaketi eingo da, aurtengo edizinoin barri emoteko. Eskertuko geunke herritxarran laguntzi, horretako 17:00etan Abandoko tren geltoki aurrin batuko gaz.

 

Ekainak 17 (domeki) LASTERBIDEAN karreri Ondarrun

Aldaketa baten barrixe alla gazku.

🚨🚨🚨 Egun aldaketi!!!🚨🚨🚨
Ekainan 17xan Ondarrun ospatuko da lasterbidean lasterketin 6.ediziñoi.
Ekainan 10in Gure Esku Dago ekimenan ekitaldi nazionala danez, aste betez atzeratzi erabaki dabe antolatzallik. Beraz badakixue, ekainan 17xan jantzi aringaingako zapatillak eta iserdi bixkat atatea!!

1

Ikastaru Etxelilan urtarrillak 17-24-31, “MENOPAUSIA lantzen” gaxe hartute

menopausia

*Aldez aurretik ixena emoti ezinbesteku de

Ikastaru: Menopausian inguruko lan desberdiñe proposatzen da: emakumin bizitzako momentu garrantzitsu de, non gure aukerak, bai osasun arlun bai emoziñoin arlun inportantzixa handixe dauken. Ideia nagusixe zera da: osasun ikuspuntutik menopausixe ez dala gaixotasun bat ikustaratzi, eta emakumintzat ikasteko eta jabekuntza lantzeko momentu ezin hobi ixan daitekeela erakusti. Gure ziklu ezagutzi, honen amaierak zer dakarren ikasti eta bai anatomikoki, fisiologikoki zein energetikoki ezagutzi. Alde praktikun, Do-in automasaji, inkontinentzixako ariketaren bat, EFT teknika errez bat, testajea eta hainbat teknikaz hitz engo dou, parte-hartzailin interesen arabera.

Irakasli: Maite Onaindia Mayor (Fisioterapeuta) Egutegixe: Urtarrilak 17, 24 eta 31 Ordutegixe: 17:00etatik 19:00eta Leku: Etxelila

Abenduak 24 (domeki) OLENTZEROn kalejiri

ZUBI-ZAHAR herri ikastolatik jaso dou gutun hau;

Honez gero jakingo zenuten bezala, aurten Zubi Zahar Herri Ikastola ospakizun giroan murgilduta dago, izan ere, 50. urteurrena bete baitu.

Hori aprobetxatuz, memoria apurtxo bat egiteko tartea hartu dugu, eta Olentzero eta Mari Domingi-ren kalejiraren sorrera historia nolakoa izan zen kontatzera gatoz.

1996arte, Olentzeroren Kalejira Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatzen zuen, gaur egun egiten duen bezalaxe iluntzeko orduetan. Ekimen hartan garaiko mezu politiko eta sozialak aldarrikatzen ziren orduan ere, Olentzeroren bisita aprobetxatuz.

Orduko Olentzero hura ilunetan joaten zen, barrote artean, eta azkenean erre egiten zen. Horrek ume batzuei beldurra ematen zien, eta beste batzuei ezinegona sortzen zien. Izan ere, ikastolara etortzen zen Olentzero alai eta hurbil hark ez zuen bat egiten kalejiran ikusten zuten Olentzeroren irudiarekin.

ikas 1

Hori guztia ikusirik, ikastolako guraso elkarteak, Pili Kobeaga-ren ideiari jarraituz, Olentzeroren kalejira eguerdian egiteko erabakia hartu zuen, ikastolak berak antolatuta. Aurrez ere umeek urtero jasotzen zuten Olentzeroren bisita ikastola barruan, eta uste zuten, ekimen hura ikastolatik atera eta herriko ume guztientzat egin behar zela, jai giro eta alaitasun artean, magia eta ilusioa zabalduz.

Horrelaxe bada, 1996an izan zen ikastolak Olentzeroren kalejira antolatu zuen lehen aldia. Pertsonaia printzipalaren aktore lana egingo zuena lortzea ez zen lan erraza izan, baina, azkenean Aitor Urkiza, Lapueblan bizi den ondarrutarra, izan zen. Asto batekin atera zen orduan, eta trikitilari, pandero-jole, txistulari eta ume eta gurasoen kantuek alaitu zuten kalejira. Kamiñazpin hasi eta Alamedarainoko ibilaldia egin zuten, eta bukaeran Olentzero Txori Errekaruntz bakarrik joan zen umeek Alamedatik agurtzen zuten bitartean.

ikas 2

Orduz geroztik kalejira eraldatzen joan da 21 urtetan zehar: astoaren ordez kamioian joaten hasi zen, Mari Domingi pertsonaia gehitu zitzaion, batzuetan bertsolarien kantuak alaitu zuten ibilaldia, azkenaldian joaldunek… Eta horrelaxe iritsi gara 2017arte.

Aurten ere jai honetaz gozatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi, elkarrekin euskal kultura hedatu eta ohitura zaharrak partekatzen jarraitu nahi dugulako.

Animatu!

Zubi Zahar Herri Ikastola