ISIDOR ETXABURU OSA lagune ta kidi jun gazku gaur

45

Urte amaiera penagarrixe da ixaten gutzako. Gaur ISIDOR junde gure artetik 61 urte eukazela. Ixille, iñoiz eztotzau entzun berba bat besti baño fuertia etxen. Bihargiñe ehuneko ehun, San iñazioko jaxetan sardiña erreten, Zapato Azulin txosnako barran, Jaxetan Amnistiko txosnan zerbiuten, Herri batzarretan beran ekarpenak etxen, Kresalako tanborradan makillai eratxen…

Aurtengo Lekatxoko Antzar egunin ondarrutarrok txandi einbihir gendun, eta nahiz eta erdi gaxoik egon berak ezeban nahi hutsik ein eta bokadillo eiñan jarraitxu ban. Bertolt Brechtek esateban latxeik bixi guztin borrokatu ixan daben pertsonetako bat ixan da ISIDOR, ezinbesteko kidi eta lagune.

46

 

thumbnail_IMG_20171220_204056_270

2018ko Ekainak 10in LASTERBIDEAN elkartasun lasterketi ONDARRUN!

Gaur goxin emon dotse lekuku Oñatiarrak Ondarrutarrai, eta 2018ko LASTERBIDEAN aurkeztu dabe! Bertan hainbat herritxarrek parte hartu dabe, tartin etxeratekuk, iparra galdu baik plataformakuk, Angelita Ibonen amak, lasterbideaneko ondarruko lantaldekuk, norbanakuk…

bertan azaldu dabe zer dan LASTERBIDEAN eta zeintzuk dizen beran helburuk…  Antolatzailik argi laga dabe preso eta iheslaxan aldeko eta giza eskubidin aldeko ekimena dala, eta eurak be presente egongo dizela egun honetan. Adibidez, irabazliai emongo gakoezen sarixak presuk kartzelan einddako eskulanak ixango di…

Lelu “animaten za aringaingan etxea?” Eta aurtengo erronki 1500 aringaingalari batzi!

Hamen prentsaurrekun bideu HITZAn eskutik: 

HITZAn albiste osu HAMENTXE!

Abendun 15 (baixaku) hitzaldixe Etxelilan:”(De)construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada”

Hitzaldixe ETXELILAn abendun 15Hitzaldixe: Hitzaldixan izenburu berbera dauken ikerketa lanai buruz hitz egingo dosku Jeannek. Beran ikerketak afrikar jatorriko EAEko emakume migratzailingana hurreatzi dauke helburu, erdigunin jarriaz honek, subjektu eta protagonista latxeik ikuskatzeko, baita inguruniaz erlaziñoin kokatzeko be, eskubidin ikuspegitxik. Eraldakuntza sozialeako tresna praktiko latxeik planteaten dau.

Hizlarixe: Jeanne Rolande Dacougna (Doktorea emakumeak, feminismoa eta genero arloetako ikasketa eta ikerketetan)
Egutegixe: Abenduak 15   Ordutegixe: 18:00etan    Leku: Etxelila  Hizkuntzi: Gazteleraz

 
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila


 

Abenduak 14 (eguena) VOLAR dokumentala Etxelilan

Gogoratu bixar “Volar” dokumentala ikusteko aukeri eongo dala Etxelilan, 17:00etan. Dokumentalan ostin, gainea, bertan parte hartzen daben protagonistetako biaz solasaldixe eongo da.

Dokumentalaz: Genero indarkeixi jasan daben bederatzi emakumek asteburu bat pasa dabe alkarreaz, landan, euren egunerokotasunetik aparte

.Egutegixe: Abenduak 14   Ordutegixe: 17:00etan   Leku: Etxelila

Antolatzaili: Boga-Boga Elkarti

volar