Urtarrillan 27 (zapatu) mahainguru MARKIÑAn hondakiñan kudeaketin ingurun

Lea-Artibai eskualdik gai honei adarretatik kolpe eitzan legislatura honetan, ondo etorten da mahai baten ingurun jarri eta eztabaidatzi ta horreta dator ihardunaldi hau.  Herri desberdiñetako esperientzixak ipiniko diz mahaigañin zapato honetan, urtarrilak 27, 10:30etatik aurrea Markiñako Kultur Aretun.
Antolatzaili: EH Bildu Lea-Artibai

urtarrillak 27 markiñan eh bildun mahai inguru

Urtarrillak 24 (eguastena) LAB helduak eta pentsiodunan eskualdeko asanblei Kofrai Zaharrin

Gaur eguneko errealitati kontutan hartzen badou, helduk eta pentsiodunak  geroz eta pixu kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsuaua daz hartzen gizarte honetan ta hori dala ta LAB sindikato abertzalik sendotu biharra ikusten dau arlo sozial hau, hori dala ta antolatu dau batzar hau. Goxeko 11:00tan hasiko da batzarra eta Asanbladin gai ordena honaku ixango da:

  • IX. kongresun ondorixo politiko eta sindikalan azalpena, JON BASURKO LABeko eskualdeko arduradunan ahotik.
  • LAB helduak eta Pentsiodunan lanan azalpena, bai eskualde mallan ta bai nazionalana.
  • LAB helduak eta pentsiodunan antolakuntza eredu, JOSE FELIX  arloko bozeramallin ahotik.

1

Saharar herrixan aldeko JANARI BILKETI Ondarrun!

Yaalah Elkartik eta Ondarruko udalak Euskal Herriko elkartasun karabanan Tindufeko(Argelia) saharar kanpamentuta eruteko JANARI BILKETI eingo dau datorren aste guztin.

DEFINITIBU

-Urtarrilak 22tik 26re bitxartin, herriko lau ikastetxitan batuko dabe jatekuk, eta ikaslik erun ahalko dabe.

-Urtarrilak 26tik 28re ERAKUSKETA ARETUN jarraitxuko dau bilketik herritxar guztintzako.

ARROZA, LEKALIK, ATUNE ETA SARDIÑA LATAK, PASTI, AZUKRI eta KONPRESAK batukotxuez!

Saharar herrixe 40 urtetik gora da Argeliko desertun errefuxiatute, eta ez daz goseti ero katastrofe naturalak atxik eskapata euran lurraldetik, ARRAZOI POLITIKUKATXIK BAINO!

Hamen Yaalah elkartik Saharako gatazki azaltzeko ein ban bideu:

Gaztin Santa eski berreskuratzeko batzarra! Martitzenin (urt-23) 19:00etan Gaztetxin!

Hauxe mezu aia gazku herriko gazte talde baten eskutik:

Aupa danoi! Ondarruko gazte talde bat ga. Ikusitxe Santa eskik gure herrixan azkanengoko urtitan euki daben garrantzixan galeri, tradiziñoi berreskuratzi pentsarou eta horretako batu ein ga. Tradiziñoi berreskuratu nahidou ein, bañe ez erozelan: bertsolaxakin, trikitilaxakin…

batzarreako.png

Datorren martizenin (U-23) iluntzeko 19tan Gaztetxin batukoa aurtengo santa eski antolatzeko.

Danok zaze inbitata eta danon ideak eta launtzi ondo etorrikoazku!

Urtarrillak 26 eta 27 xan Ikastaru Etxelilan: Klowna feminismotik

1

Irakasli: Beatriz Egizabal (Ipuin kontalaxe eta pailazu) Egutegixe: Urtarrilak 26 eta 27xan  Ordutegixe: Urtarrilak 26: 16:00etatik 20:00eta; Urtarrilak 27: 10:00etatik 14:00eta   Leku: Etxelila

Ikastaruaz: “Pailazokeririk ez egin” entzungo zenduen askotan, ongun pailazokexak egin beharko dozu. Pailazo-klown kodigun murgiltzeko hasierak emongo dou eta ikuspegi feministi be emongotzau. 

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila