Gaur, Irailak 27 GUDARI EGUNE!

Gaur Euskal herrixan askatasunan alde burrukan bixitxi emon daben gixon emakumin omenezko egune ospatzen dou.

Kalin dazen kartelak diñuen modun, GAUR (irailak 27) EKITALDIXE, 19:00etan MONOLITUN.

1975a ezkeroztik ospatzen da hau egune abertzale eta ezkertiarron artin, hain zuzen be erregimen frankistik urte horretako irailak 27 an fusila zitxuezen ETA erakundeko TXIKI eta OTAEGI euskal militantik FRAP eko beste 3 militanteaz batea.

Goxin goxa honetxek pankartak agertu diz herriko leko diferentitan:

Batxe be herriko gudarixan omenez dan monolitun pebeterun sue biztute:

19:00etan ekitaldixe ein de herriko hilddakuk omentzeko:

EUSKARALDIA batzorde eragilli osatzeko deixe

DmeuFaBXgAEKEJjEuskaraldiko ixen-emoti hasi da honezkeo, ondo jakingo dozunez. Hortaz, martxan da Euskaraldire erungo gatxuen atzera kontaketi: azarun 23tik abendun 3re Euskal Herri osun bat eingo dou ariketa kolektibo handi baten euskerinn erabileri gehitzeko.

Beste herri batzutan latxeik, Ondarroan be aurreikusten dou, abendun 3a bitxartin, hamaike lan ixango dizela herrixan. Hori dala-ta, prest baldin bazaze, eskertuko gentzuke laguntzi. Bakotxak beretik apur bat einde, gauzak asko erraztu ahal diz-eta. Batzorde bat ipiniko da martxan eta edozein ideia ondo etorriko da.

Beraz, zeozetan laguntzeko prest bazaze, gonbidatute da batzar honeta:

Egune: 2018-09-27

Ordu: 18:30

Tokixe: Udaletxeko batzar gela 2

Hasiera baten, behintzat, honetan laguntzeko da:

·         Ixen-emate mahaixak ipini eta txandan bat etxi.

·         Komunikaziñoi taldin parte hartzi.

·         Parte-hartzalliai eta eragililiai azalpenak emoten laguntzi.

·         Proposamenak etxi.

Jakina, batzordin parte hartu nahi daben edonork atik zabalik dauke horretako.

Euskaraldia: zer, non, nor, noiz eta nola: https://vimeo.com/289248388/513d1c2535 …

Hamen, informaziñoi gehixa: https://euskaraldia.eus/

Hamen, kanti: http://euskaraldia.bandcamp.com/track/hartu-kontrola-aukeratu-rola-euskaraldia-2018

Irailak 24 (astelehena) konzentraziñoi Alamedan PENTSIONISTAK deitxute

Motorrak berotzen hasitxe daz gure herriko nausixak. Udan atsedena hartu eta inddar barrixakin datoz. Gutxieneko pentsiñoi 1.080 euro ixan birdela helburutzat hartu eta kalea urteteko deixe eitze Ondarrutar guztiai. Gaur eurak diz, bixar geu ixango gaz. Dan danon arduri ixan birde zartza duin bat eukitxeko pertsona guztiok. Astelehenin danok Alameda eguerdiko 12xetan!irailak 24 konzentraziñoi alamedan pentsionistana

“BIR GANDUZ 2018” Proiektun harire Yaalah elkartik idatzitxako oharra!

Hauxe mezu bixaldu doskue Ondarruko saharar herrixan aldeko YAALAH elkartetik:

⚠️📢 Bir ganduz 2018” proiektun ingurun:

Kaixo herritxarrok!

Irailak 14an taldetxu bat batu giñan “bir ganduz 2018” proiektu azaltzeko eta saharar kanpamentuta 2018ko Abendun eingo douen biajin ingurun informaziñoi emoteko.

Bertan azaldu gendun modun, urrixan hasieretako saharar kanpamentuta biaji antolatzen daben arduradunai Ondarrutik zemat lagun guzen zehaztu bihir dotzau (biaji azarun 30etik abendun 8re ixango da) .Horretako epe tarte bat ipini dou biajea datozenak baieztapena emoteko.

Biajin parte hartzeko, 628986839 (eneko) telefono zenbakire deitxu, yaalahelkartea@gmail.com helbide elektronikure idatzi edo elkarteko kidiai esan zuzenin.

BAIEZTATZEKO AZKANENGOKO EGUNE IRAILAK 28an IXANGO DA!

Edozein zalantza ero galdera badakazu biajin edo proiektun ingurun ez duda textun agertzen dan telefono zenbakire deitxu edo helbide elektronikure idazteko!

🇪🇭YAALAH ELKARTEA🇪🇭

Pasan baixakun ein zan batzarreko argazkixak

(Argazkixak: LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA)

Panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dabe EGUZKI talde ekologistako kidik

EGUZKI talde ekologistako lagunak idatzi hau bixalduzku:

Ondarrun eta ingurutan dazen panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou. Instituzinoiai eta herritxarrai laguntzi eskatzen dotzau hau landariau gitxike gitxike kentzen juteko.

Panpako bedarran jatorrixe Hego Amerikan da, baine azkanengoko urtitan asko zabaldu de gure ingurutan. Oso errez egokitxu de gure klima, eta oso errez ugaltzen da, milaka hazi soltaten dotxuzelako. Mobiute eta abandonata dazen lurretan hazten da batez be, eta bertoko beste espezixe batzun leku hartzen dau. Behin asko hazitxakun, oso gatxe ixaten da kentzi (sustrai eta guzti ata bir de, eta uztailetik aurrea hazten gakon lori ebai bir de, hazixak botaten hazi aurretik).

Biodibertsidadi zaintzeko, oso inportanti de landare inbaditzailik kontrolata eukitxi.

1

whatsapp-image-2018-09-14-at-18-59-36

whatsapp-image-2018-09-14-at-18-59-57

whatsapp-image-2018-09-14-at-19-00-13