EUSKARALDIA Ondarrun be martxan! Ixena emoteko aukeri zabalik!

Hego Euskal Herri guztin burutuko dan ariketa sozial eta kolektibu  ixango da EUSKARALDIA, herritxarrok 11egunin (azarun 23tik abendun 3re) parte hartze zuzena eukiko dou bi rol ezberdin hartute.

Euskeraz berba etxeko prest danak eta beran lehenengoko berbak euskeraz eingo dabenak AHOBIZI ixango diz, eta euskeraz berba etxeko erreztasun gitxia dakarrenak baine entzuteko eta ahalegintzeko prest dana BELARRIPREST ixango da! Honek rol bixak herriko euskaraldiako lantaldik kalin ipintxen daben postutan banatuko dizen txapakin bereiztuko diz.

 

TA ZU? APUNTA ZAZ?

Herrixan, Domeka eguerdixetan eta Eguen iluntzitan ipintxen dabe postu ixena emon eta zeuk aukeratutako rolan txapi hartzeko eta bestelan interneten be bada aukeri https://izenematea.euskaraldia.eus

Ondarruko EUSKARALDIAko lantaldik beran sare sozialetako kontu propixuk daukez! Jarraitxu eta jaso informaziñoi!

 

https://www.facebook.com/EuskaraldiaOndarroa/

Preso ta Iheslaxan aldeko diru bilketi

Urti jun urti etorri, eguzkixe egon edo eurixe bota (gaur latxeik) kalin ikusikou irudi hau, Euskal Preso ta Iheslaxan aldeko diro bilketi. Kartzelan eta ihesin dazen euskal herritarrai laguntza ekonomiku emoti de helburu eta ekimen hau aurrea eruten daben pertsonak ezin bestekuk diz gure artin. Milla esker zeuei!

REDSTONE SOLUK barriro martxan Moby Dick-en!

Barriro hasiko diz aurretik be etxen zin “REDSTONE SOLUK” saiuk baixakuro, ongun leku aldaketiaz, Moby dick tabernan ixango diz emanaldixak.

Lehenengoko emanaldixe baixako honetan (urriak 12) ixango da iluntzeko 20:30etan Moby dick tabernan.

Hamen lagaten dou aurkezpena ein benin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak argitaratutako albisti:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/10/09/leku-aldaketagaz-dator-ondarroako-redstone-soluk-musika-zikloa/

Saharar herrixan aldeko ELKARTASUN ZOZKETI MARTXAN!

Hauxe kartela eta mezu bixaldu doskue Ondarruko YAALAH elkartetik:

🇪🇭SAHARAN ALDEKO ELKARTASUN ZOZKETI!🇪🇭

Sei zenbaki saritxu: (Zenbaki bakotxeko sari bat)

*🔴 Iñigo Martínezen kamiseti sinatute.

*🔴Asier Illarramendin kamiseti sinatute.

*🔴Aurrera Kirol Elkarteako kamiseti sinatute.

*🔴Ondarruko Arraun elkarteko txaleku eta prakak.

*🔴San Mames futbol zelaiko sarrera bi.

*🔴Anoeta futbol zelaiko sarrera bi.

🏷Zozketako txartel bakotxe = EURO 1

Errifak KURIKE, GAZTEDI, ZURRU-MURRU, AMARRATZA, KIRRIXKI, MADDI, KULIXKA, KOXKORRA OKINDEGIXE… herriko komertzixutan daz eskuragarri! Batxe be elkarteko kidik asteburutan eta eguenetan ipiniko daben mahaixetan!

Zozketi Azarun 17an eingo da.

Zozketan ataten dan diro guzti abenduko elkartasun biajin saharar kanpamentutan burutuko douen “Bir ganduz 2018” proiekturako ixango da!

YAALAH ELKARTEA 🇪🇭🐪