Suzko kriseiluk Saharar herrixan alde! Abuztun 15, 23:30 hondartzan. Tiketak salgai!

Ixez estreinako ein ben ekimen hau Andramai egunin, hamarnaka kriseilu aireratu ben saharar herrixan alde. Herritxarran parte hartzi oso ona ixan bazan be, aurten jente gexaua animateko asmu dakarre YAALAH elkarteko kidik!

Aurten be ekimen hau egongo da Andramai egunin (abuztuak 15), gabeko 23:30 etan, su artifizialak amatxu eta gero hondartzan.

Tiketak aurretik saltzen ipini dotxuez ZURRU-MURRUn, KURIKEn eta HONDARTZAKO TXIRINGITUn. Bertan egunin tike horrek kriseilukatxik aldatuko diz hondartza ingurun egongo dan postun. (Bertan egunin be egongo da aukeri kriseiluk erosteko)

PLAZAGAÑEko jantokixe aurten be ipintxea guz. Esku bat botakozu?

Hamen datoz Andramaixak eta zelan ez PLAZAGAÑEko jantokixe ipinikou aurten be. Lagun asko bihir ixaten dou ekimen hau aurrea atateko (montajin, garbiketan, jateko banatzen, erretzallik, atunak mozten, edarixak banatzen…). Gehixenok urtez urte juten gaz, beste batzuk edadi dala ta eziñe, barrixak be agertzen diz. Danon beharra da.  Animaten zaz zeu be esku bat botatea? Hamen dakazu hitzorduk.

PLAZAGAÑIN MONTAJI 2019

Irudi honek ikusteko, Bihir zatxuau!

21

DSC_0169

pla 4

sardiñak 1

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

plazagñi 2013

ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA gaurko egun batez hil zan on dala 35 urte

Andoni Arrizabalaga Basterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1941eko abuztun 22a – Couloir Gervasutti, Mont Blanc, Frantzia, 1984ko uztailan 31).  E,T,A, kide historiku ixan zan, Itziarren semea abestixan aipatzen dan torturatu dalako ezagune. Hauxe ipintxen dau Wikipedian ANDONIatxik.

Hiru aldiz atxilotu ben Francon diktadura garaixin. Lelengoko bidar, 1964an, pintada batzuk etxen atrapa benin eta beran esanetan hiru egunez torturatu ben Bilboko kuartelin.

Telesforo Monzónek idatzitako Itziarren semea abestixan aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu benin ein dotzen Andoniai, 1968 xan.[1] Ondarrun atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu ben, lelengo Ondarruko pikolun kuartelin, Zarauzkun gero. Horren ostin Donostiko Antigua auzun euan Guardia Zibilan kuartelea erun ben, eta beste hamalau egun euki ben han.

Burgosko prozesu baino 14 hilabete lehenaua herixotza kondenatu ixan zan, molotov koktel bat hutsik euan Guardia Zibilan kotxe baten sartzeatxik. Zigorra kommutatu tzen. Azkanik, 1977an amnistia emotzen.

3

1

2

4

Uztailak 25 dia da PATRIA GALEGA

Urtero lez gaurko egunin irudi hau ikusten dou herriko udaleko mastetan. Gaur be goxin goxa isei diz 3 ikur, herriku, ikurriñe eta bandera galegu. Asko diz herrixan bixi dizen jatorri gallegu dauken herritxarrak, erroldi ikusti besteik ezta. Beran sasoin euran herritxik urten beharra euki ben, gexenak itsosoko langillik, eta haren ondorenguk. Euran Aberri Egune ospatzen dabe gaur eta omenaldi eta errespeto lez isei de euran ikurre gure herriko udalikn.

2019-07-25 Dia da patria galega