Suzko kriseiluk Saharar herrixan alde! Abuztun 15, 23:30 hondartzan. Tiketak salgai!

Ixez estreinako ein ben ekimen hau Andramai egunin, hamarnaka kriseilu aireratu ben saharar herrixan alde. Herritxarran parte hartzi oso ona ixan bazan be, aurten jente gexaua animateko asmu dakarre YAALAH elkarteko kidik!

Aurten be ekimen hau egongo da Andramai egunin (abuztuak 15), gabeko 23:30 etan, su artifizialak amatxu eta gero hondartzan.

Tiketak aurretik saltzen ipini dotxuez ZURRU-MURRUn, KURIKEn eta HONDARTZAKO TXIRINGITUn. Bertan egunin tike horrek kriseilukatxik aldatuko diz hondartza ingurun egongo dan postun. (Bertan egunin be egongo da aukeri kriseiluk erosteko)

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.