G7 EZ! margoketi barra muzturrin! Herriko hiru gazte epaiketin zain!

Ondarruko Ernaik jakinaraztea emon dabenez, gaur goxin pintadi agertu de Biarritzen abuztun eingo dan gailurran kontra. Bertan ingurun euazen herriko hiru gazte identifika zitxuezen ertzainak eta epaiketin zain daz pintadi etxi leporatute.

Hauxe da saritan zabaldu daben mezu eta argazkixak:

G7 EZ ONDARRUKO BARRAN! Herriko hiru gazte epaiketin zain margoketa hau etxi leporatute!

Gaur goxin, abuztun Biarritzen eingo daben G7 gailurran kontrako margoketi agertu de Ondarruko barra muzturrin.

Atzo gabaz, zipaiuk bertan ingurun ebizen hiru gazte identifika eta basea juteko deixe eitzen. Pintada hau etxi leporatu dotsen eta epaiketin zitaziñoin zain gelditxu diz.

Ez gatxue kikildduko euran betiko estrategixa represibukin!

G7k ordezkatzen daben sistema kapitalista heteropatriarkalan kontra jarraitxukou, herrixetan sortutako alternatibakin eraikikou mundo barrixe!

Abuztun 24,25,26an danok Biarritzeko kontragailurrea!

G7 APURTU!

Ondarruko Ernai

https://twitter.com/ernaiondarru/status/1158037277198704640?s=21

Iruzkin bat utzi

Gaztik, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.